a) Erabiltzailearen datuak: webgunean Erabiltzaile gisa Innovamat-en hezkuntza-proposamenetara sartzeko, Erabiltzaileak erabiltzaile-izena edo helbide elektronikoa eta pasahitza lortu beharko ditu.
b) Harremanetarako datuak: Innovamateko taldearekin harremanetan jartzeko, Erabiltzaileak harremanetarako inprimaki bat bete behar du, eta bertan hauek eman behar ditu:
- Izen-deiturak
- Posta elektronikoa
- Ikastetxea
- Ikastetxeko kargua
- Telefonoa
Inprimakiak eremu irekiak dituen espazio bat dakar, eta bertan Erabiltzaileak egokitzat jotzen duena adieraz dezake (aurrerago adierazten diren debekatutako Datuei dagokienez izan ezik).
c) Erosteko datuak: webgunearen erabiltzaile gisa produktuak erosteko, Erabiltzaileak webgunean agertzen den erosketa-inprimakia bete beharko du, Innovamaten zerbitzuak jasotzeko beharrezkoak diren datu batzuk emanez. Datu pertsonalak biltzeko inprimakian, erabiltzaileek bete behar dituzten datuak zehazten dira, eta erabiltzaileek datu horiek emateari uko egiten badiete, ezingo da zerbitzurik eman. Era berean, webgunean Erabiltzaile izateak eremu irekiak dituen profil bat izatea dakar, bertan Erabiltzaileak egokitzat jotzen duena adieraz dezake (aurrerago adierazten diren debekatutako Datuei dagokienez izan ezik).
Erosketa-inprimakian eskatzen diren datuak honako hauek dira:
- Erosketaren onuradunaren izen-deiturak: adingabeko seme-alaba
Erosketaren faktura egiteko:
- Izen-deiturak
- Helbidea, posta kodea, hiria, probintzia eta herrialdea
- Posta elektronikoa
- Telefonoa
- Bankuko datuak (kreditu txartela)
d) Cookien politikarekin lotzen diren datuak: cookien politika hemen kontsulta daiteke: http://www.innovamat.com/eu/cookieak
e) Erabiltzailearen eta INNOVAMATen arteko jakinarazpenen datuak: Erabiltzaileak jakinarazpen bat bidaltzen duenean, INNOVAMATek bere metadatuak (postaren ordua eta data, igorlearen eta hartzailearen nortasuna, datu teknikoak) eta Erabiltzailearen eta INNOVAMATen arteko edozein komunikaziotan jasotako datuak biltzen ditu.
f) INNOVAMATen baliabide didaktikoak erabiltzen dituzten ikastetxeetako irakasleen posta elektronikoaren datuak: ikastetxeek irakasleen helbide elektronikoak ematen dizkiote INNOVAMAT-i (dagokion tratamendurako kontratuaren bidez). INNOVAMATek irakasle guztiei pasahitz bana ematen die, webgunearen eta aplikazioaren bitartez baliabide didaktiko guztiak erabil ditzaten. Irakasleek, irakasleen konturako sarbidea izateko, harpidetza-aldian zehar irakaskuntza-baliabidea kontratatzen duen ikastetxean kontratatuta egon behar dute uneoro, eta irakasleak ikastetxeko ikasleentzat soilik erabili edo baimendu beharko du irakasleak baimena duen irakasle-kontua erabil dezaten.