LEHEN HEZKUNTZA

Gaitasunetan oinarrituta dagoen matematika inspiratzailea

Eduki matematikoen ulermen sakona

Kokatu ikaslea erdigunean eta bihur ezazu bere ikaskuntzaren protagonista.

Sustatu berdinen arteko esperimentazioa, manipulazioa eta elkarrizketa.

Finkatu ezagutzak praktika sistematiko eta indibidualizatuaren bidez.

Eguneroko bizitzarako behar duzun guztia

Ikaslearentzat Irakaslearentzat Ikasgelarako
Egindakoa erregistratzeko koadernoak
Egindakoa erregistratzeko koadernoak
Materialak aztertu, kontzeptuak ezagutu eta problemak ebazteko estrategiak garatu ondoren, saioetan ikasitakoa bakarka hausnartzeko eta grabatzeko garaia da.

Ikasleak ariketaz jositako koaderno bat dauka ikasitakoa erregistratzeko eta horren inguruan hausnartzeko, edukiak finkatze aldera. Arbeltxo magiko bat ere izango du eskura, oharrak hartzeko, marrazteko eta ideiak irudikatzeko.
Praktika indibidualizatua
Praktika indibidualizatua
Ezagutzak eraiki ondoren, ikasitakoa praktikatu egin behar da. Atlas-en bidez, ikasle bakoitzak astean 45 minutuko saio bat egiten du bere erritmoan praktikatzeko. Atlas-ek ikasle bakoitzaren beharrak identifikatzen ditu eta ibilbide pertsonalizatu bat sortzen du. Gainera, berehalako feedback-a ematen dio ikasleari, saioz saio hobetzeko.

Astearen amaieran, irakasleak ikasleen txostenak jasotzen ditu, ikasle bakoitzaren aurrerapena egiaztatzeko eta ikaskuntza-beharrak garaiz hautemateko.

*Praktika formatu digitalean zein paperean dago eskuragarri, pantailetara esposiziorik izan nahi ez duten ikastetxeetan ere egin ahal izan dezaten.
Ikasgela-kudeatzailea
Ikasgela-kudeatzailea
Web-plataforman baliabide guztiak aurkituko dituzu: giden bertsio digitaletik hasi eta animaziozko bideoetara, prestakuntzara eta material birtualetara.
Gida didaktiko
Gida didaktiko
Saio bakoitza zehatz-mehatz azaltzen da ikasgelako kudeaketarako, ebaluazio konpetentzialerako eta aniztasunaren arretarako aholkuz betetako bi orrialdetan.
Aurrerapen-txostenak
Aurrerapen-txostenak
Aplikazioa erabiltzen praktikatu duen ikasle bakoitzarentzat, edukien eta gaitasunen arabera banatutako aurrerapenaren txostena jasoko duzu, antzemandako zailtasunak gainditzen laguntzeko gomendioekin.
Behar duzun manipulatzeko material guztia
Behar duzun manipulatzeko material guztia
Ikerketek erakusten dute, ezagutza abstraktu jakin batzuk eraikitzeko, lehenik manipulatu egin behar dela.

Horregatik, gure kutxak eskaintzen dizkizugu programa aplikatzeko behar duzun manipulatzeko material guztiarekin.
Matematikaren didaktikari buruzko formakuntza
Matematikaren didaktikari buruzko formakuntza
Zure irakasleei laguntza eta formakuntza ematen dizkiegu, saioei ahalik eta etekin handiena atera diezaieten.

Zalantzak argitzen ditugu, eta trebatu egiten ditugu, konpetentziak irakatsi eta ebaluatu ditzaten, eta aniztasuna ikasgelan jorra dezaten.
Kudeaketa-txostena
Kudeaketa-txostena
Zuzendaritza-taldeek ikasleen aurrerapenari eta proposamena ikastetxean gauzatzeari buruzko ikuspegi globala izatea ahalbidetzen du.

Hainbat xehetasun ageri dira, besteak beste, maila bakoitzean egin diren saioak, batezbesteko nota eta ikasleren zer ehunekok egin duen praktika digitala.

Baliabide guztiak
toki berean

Arakatu gure jardueren lagin bat

ISTORIOAK

Zer diote dagoeneko Innovamat egiten duten ikastetxeek?

Ezagutu gure programak

Etapa bakoitza ezberdina da. Hona hemen Haur Hezkuntzan eta DBHn aurkituko duzunaren lagin bat.

Haur Hezkuntza
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Beti laguntzeko prest

Gure aditu taldea eskura izango duzu une oro.