Istorioak

2017az geroztik, 1.750 ikastetxe eta 15.000 irakaslek baino gehiagok Innovamaten aldeko apustua egin dute 350.000 ikasleri baino gehiagori matematikak irakasteko. Hona hemen haietako batzuen istorioak.

Anna Martori, Haur Hezkuntzako irakaslea

«Ikasgelan lantzen dugunaren atzean izugarri laguntzen gaituen talde bat dago: prestakuntza-saioak egiten dizkigu, eta prestakuntza-pilula txikiak eskaintzen, bai irakasleoi, baita gurasoei ere, ikasleei pentsamendu matematikoa garatzen lagundu ahal izateko.

Uste dut Innovamati esker irakasleok hobeto aritzen garela ikasgelan.»

Anna Martori

«Hazi eta hazten lagundu»

Marta, Miquel eta Antoniok, Els Vinyals eskolako ikasketaburua eta tutoreak, hurrenez hurren, gertu-gertutik kontatu digute zer nolakoa izan den haientzat Innovamaten iritsiera.

Júlia Juanet

Júlia Juanet, Lehen Hezkuntzako irakaslea

«Lehen, ikuspuntu bakarretik lantzen genituen matematikak. Orain, ordea, gure une matematikoa (hala deitzen diogu) askoz aberatsagoa da.

Aholkularitzari eta prestakuntzei esker, laguntza eskura daukat beti. Uneoro dago zuk baino askoz gehiago dakien norbait hor, dena delakoarekin laguntzeko prest; WhatsApp bidez zeinposta elektronikoz, berehala erantzuten dute.»

María Galera, Lehen Hezkuntzako irakaslea

«Ikasleak pozik ikusten ditut. Izan ere, alde batera utzi dute parte hartzeko, arrazoitzeko, problemak ebazteko... beldurra. Batzuek urrats erraldoiak egin dituzte, eta beste batzuek, berriz, urrats txikiak. Baina beldurra galdu dute. Ikasgela berean, gaitasun eta ikasketa-erritmo desberdinekin, bakoitza bere erara, aurrera egiten dute ikasleek matematiketan. Irakasleontzat izugarria da hori bizitzea.

Sekulako saltoa izan da nire irakasle-jardunean, eta matematikak ulertzeko modu berri bat.»

María Galera
Ariadna Cateura

Ariadna Cateura, Lehen Hezkuntzako irakaslea

«Proposamena oso ondo pentsatuta eta antolatuta dago. Jarduerak oso ondo diseinatuta daude. Ahalegina saioak gidatzean bakarrik egin behar duzu, eta ikasleengandik jasotzen diren fruituak izugarriak dira. Ikasleek ikasi egiten dute. Nik gomendatuko nuke, dudarik gabe.»

Gemma Andrés, Bigarren Hezkuntzako irakaslea

«Niretzat, ikasleek jarduera edo saio guztien amaieran egin beharreko hausnarketa-prozesua da Innovamaten alderdirik onena. Ikasteko duten moduaren jakitun egiten ditu, etakonturatzen dira bide bat baino gehiago dagoela emaitza berera heltzeko.»

Gemma Andres