Els Vinyals

Eskola: Els Vinyals

Ikasle kopurua: 218

Zer mailatan erabiltzen dute Innovamat? HH eta LHn.

Noiztik erabiltzen dute Innovamat? 2018tik.

«Irakasle gisa hazteaz gain, ikasleei ere hazten laguntzen diezu»



Els Vinyals eskola Lliçà de Vall udalerrian dagoen ikastetxe publiko bat da, Bartzelonatik 30 kilometrora baino gutxiagora. 218 ikasle ditu Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren artean, eta 2018an hasi ziren Innovamat erabiltzen.


Innovamaten proposamen didaktikoa bat zetorren ikastetxea jada hartzen hasia zen norabidearekin. Hain zuzen, hori izan zen aldaketaren aldeko apustua egiteko arrazoi nagusietako bat. Hori, eta saio bakoitzaren aurretik material guztia prest izatearen abantaila.


Gure proposamena ikasleen familiei nola helarazi zieten galdetu genionean, hau erantzun zigun Marta Llovet zuzendaritza taldeko kideak: «Innovamat erabiltzen hasi eta 4 edo 5 hilabetera bildu ginen familiekin. Bileran, eskolen funtzionamendua, formatu berriaren helburua eta lortzen ari ginena azaldu genien. Hori nahikoa izan zen dena ondo funtzionatzen ari zela erakusteko».


Hainbat gauza nabarmen genitzake Els Vinyals eskolara egindako bisitari dagokionez, baina Miquel LG6ko tutorearen hitz hauek dira, zalantzarik gabe, gehien hunkitu gintuztenak: «Irakasle guztiei gomendatuko nieke. Irakasle gisa hazteaz gain, ikasleei ere hazten laguntzen diezu».



Matematika-ikasgela eraldatu nahi duzu?

Jarri gurekin harremanetan. Hemendik urte batzuetara zuen historia kontatzeko moduan izango gara agian!