Guri buruz

Haur bakoitzaren «ni matematikoa» esnatzea

Didaktikan adituak gara, eta ikastetxeei matematikaren ikaskuntza hobetzen laguntzen diegu.

Gure historia

Bartzelonako laguntza-akademia batetik matematikaren didaktikan nazioarteko erreferentziazko erakunde izatera.
2016 – 2017

Guztiaren hasiera

Andreu Dottik (CEO) eta Isaac Sayolek (CPO) UPCn (Universitat Politècnica de Catalunya) ezagutu zuten elkar ingeniaritza ikasten ari zirela, eta akademia bat ireki zuten matematikan zailtasunak zituzten lehen mailetako ikasleei laguntzeko. Horretan ari zirela, argi ikusi zuten gabezia horiek ez zirela talentu faltaren ondorio, benetako ulermen faltaren ondorio baizik. Matematikaren ikaskuntza hezkuntza-etapa guztietan hobetzeko asmoz, Àlex Espinetekin (CTO) bat egin zuten Innovamat sortzeko, Bartzelonan (Europa).

2017

30 urteko ikerketarekin aliantza

Proiektuak zentzua eta zorroztasuna izan zitzan, adituen artean adituenak behar zituzten taldean. Horregatik, UABra (Universitat Autònoma de Barcelona) jo zuten, Cecília Calvo eta Laura Morera doktore eta matematikaren didaktikan erreferenteen ate joka. Doktore eta irakasle aktibo gisa, funtsezko osagaia gehitu zuten haiek: ikerketa zientifikoaren zorroztasuna eta ikasgelako esperientzia.

Ezagutu Innovamaten oinarri teorikoak
2018 – 2022

Heldutasuna eta zorroztasuna: ikastetxearekin batera haztea

Hasieran 13 ikastetxetan abian jarritako proposamena hazten joan zen. Irakasleen, ikasleen eta familien beharrei erantzunez, Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara arteko ibilbide matematikoa osatu zuten.

Gaur egun, hezkuntza-komunitate osoa lotzen duen ekosistema integrala dugu. Irakasleentzako laguntza, formakuntza eta gida didaktikoak eskaintzen ditugu, baita ebaluazio-tresnak, ikaskuntza-zailtasunak detektatu eta arreta eskaintzeko programa espezializatuak eta familientzako laguntza-materialak ere.

Ezagutu gure programak eta zerbitzuak
2022 – 2026

Sendotze zientifikoa: ebidentziaren zorroztasuna ikasgelaren zerbitzura

2022an, Innovamaten ikerketa-saila sortu genuen: didaktikan, kognizioan, neurozientzian eta hezkuntzan adituak diren pertsonen taldea. Ebidentzia zientifikoaren eta ikasgeletako benetako beharren arteko zubi-lana egiten dute: haurrek matematika nola ikasten duten ikertzen dute, gure proposamenaren eragina neurtzen, eta ezagutza hori hezkuntza-komunitate osoarekin partekatzen.

Matematikaren didaktikako ikerketan gidari izan nahi dugu, gure produktu eta zerbitzuak argiak eta konfiantzazkoak izan daitezen, eta egiten dugun urrats bakoitza ebidentzia zientifikoak babesten duela bermatzeko.

Ezagutu gure ikerlanak
Gaur egun

Mugarik gabeko helburu bat: matematikaren ikaskuntza hobetzea munduan

Soilik matematikarekin aritzen garen enpresa izaten jarraitzen dugu, matematikazale sutsuak baikara. Bartzelonan unibertsitate-ikasleentzako matematika-akademia gisa hasi zena gaur egun 9 herrialdetako ikastetxeei laguntzen dien proiektu globala da. Helburua berbera da: mundu osoko milaka ikasleren «ni matematikoa» esnatzen jarraitzea.

Ezagutu Innovamaten komunitatea munduan

9 herrialdetako 2.800 eskola baino gehiagoren aukera

España – 1606 Ikastetxeak
Unknown – Ikastetxeak
Unknown – Ikastetxeak
United States – 230 Ikastetxeak
Italia – 326 Ikastetxeak
Chile – 48 Ikastetxeak
Ecuador – 51 Ikastetxeak
Colombia – 47 Ikastetxeak
Brasil – 249 Ikastetxeak
México – 271 Ikastetxeak
Perú – 11 Ikastetxeak

Ez gaude bakarrik; aditurik handienak ditugu

Talde sutsu eta konprometitua gara, eta gogor lan egiten dugu haurrek matematika ikas dezaten.

Nola egiten dugu hori?

Hobetuko al dugu elkarrekin zure ikastetxeko matematikaren ikaskuntza?