FAMILIAK Horrela ikasten dute matematika

Pentsamolde bat

Mundua aldatu egiten da, bai. Eta matematika ikasteko modua? Matematika ez da aldatu, baina urtetan zehar mundu osoko milaka gelak konpromisoa hartu dute:

Matematika modu sakonago eta iraunkorragoan ikastea. Haurrek curriculumeko eduki guztiak deskubritzen dituzte, prozesuaren urrats bakoitza ulertzen dute, eta, azkenean, ezagutzak finkatzen dituzte.

Matematika pentsatzeko eta mundua interpretatzeko modu gisa ulertzea. Betiko edukiak eraikitzeaz gain, matematikarako gaitasuna garatzen dute etorkizun aldakorrari aurre egiteko.

Zer diote ikerketek?

Urte asko ikertzen aritu ondoren, matematikaren ikaskuntzaren zientziako erakunde nagusiek hau defendatzen dute: edukien ezagutza sakonaz gain, haurrek problemak ebazten, arrazoitzen, ideiak lotzen, komunikatzen eta irudikatzen ikasi behar dute pentsamendu kritikoa garatzeko.

Gelako egunerokotasuna

Haurrek bizirik ikusi behar dituzte gelak, eta ikasleek egiten dutena ulertuz eraikitzea ezagutza. Hori dela eta, matematikako klaseak honela eraikitzen dira:
Elkarrizketa

Galderen eta hausnarketen bidez, ikasle guztiek parte hartzen dute eta estrategia, irudikapen eta irtenbide desberdinak eztabaidatzen dituzte.


Esperimentatzeko materiala

Manipulatzeko materiala eta beste baliabide batzuk erabiliz, ikasleek kontzeptu eta propietate matematikoak deskubritzen dituzte. Haiei esker, eduki konplexuak forma praktikoan uler daitezke, eta modu abstraktuan ulertzeko oinarria jartzen da.


Praktika

Kontzeptuak ezagutu ondoren, eraikitako prozedurak lantzeko uneak aurkitu behar dira. Paperezko erregistro-koadernoekin eta praktika digitalarekin, modu autonomo eta pertsonalizatuan praktika dezakete.


Hori guztia ikasleengan zentratutako matematikaren ikaskuntza pertsonalizatuarekin lortzen da. Matematikaren ikaskuntza hobetzeko helburuarekin jaio ginen, eta hori lortzeko, proposamen bat garatu genuen:

Nola lagundu dezaket etxetik?

Jakin nola ikasten den matematika gelan, etxean praktikatu ahal izateko.
Hemen aurkituko dituzu haiei laguntzeko baliabideak.

Galdera gehiago izanez gero

Zer da Innovamat?

Matematika modu egituratuan irakasteko zein ikasteko ikasketa-proposamen bat gara, curriculumean oinarritua, baina malgua; manipulazioaren, esperimentazioaren eta elkarrizketaren bidez, ezagutza matematikoa eraikitzen dute haurrek.

Innovamat 2017an jaio zen, ikasgelan matematika gaitasunetan oinarrituta lantzeko gizartean zein hezkuntzan zeuden beharrei erantzuteko.

Gure helburua da haurrek gaitasunetan oinarrituta eta modu pertsonalizatu eta praktikoan ikastea matematika.

Horregatik, irakasle eta eskolekin harremanetan gaude etengabe, haien eguneroko bizitzan bidelagun gisa jardunez eta ikasgelek bizi duten eraldaketa behatuz.

Etapa bakoitzerako proposamenari buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri HHko, LHko eta DBHko programak.

Zergatik ez ditu Innovamatek eragiketak guk ikasi bezala ebazten?

Orain, eragiketa berbera ebazteko hainbat estrategia aurkitzean eta lantzean zentratzen gara. Horri esker, ikasleek une oro egiten dutena uler dezakete, eta horrela, matematikarako gaitasuna garatzen dute beren ikaskuntza-erritmoak errespetatuz.

Behin kasuan kasuko eragiketa ulertuta, algoritmo tradizionala ere ikasten dute, gehienok ikasi duguna, baina ulertuz.

Gelan oinarrizko eragiketak nola ebazten dituzten jakin nahi baduzu, eman begiratu bat familiei eskaintzen dizkiegun laguntza-baliabideei.

Zergatik erabiltzen ditu pantailak Innovamaten proposamenak?

Innovamatek teknologiaren erabileraren aldeko apustua egiten du (hezteko helburuarekin), baina bere neurrian, noski. Ikasleek sistematikoki praktikatzen dute astean minutu batzuez.

Innovamat App-ak zuzenketak denbora errealean egiten ditu, eta horrek ikaskuntza pertsonalizatzeko aukera ematen du: ikasleak akatsen bat egiten badu, App-ak didaktikoki pentsatuta dauden laguntzak ematen dizkio, eta hori zaila izango litzateke kudeatzea ariketa berbera gelan arkatza eta paperarekin egiten ariko bagina.

Zer gertatzen da ikasleek, LHn Innovamat egin ondoren, DBHko institutuan proposamenarekin aurrera jarraitzen ez badute?

Gurea curriculum-proposamena da eta Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzaraino barne hartzen du. Horrek esan nahi du proposamenak indarrean dagoen lege-esparruan eskatzen diren eduki guztiak lantzen dituela eta, horrez gain, gomendatutako orientabide metodologikoei jarraitzen diegula. Horrek ziurtatzen digu, proposamena behar bezala inplementatzen bada, ez dagoela arazorik etapen arteko trantsizioan.

Nola ebaluatzen da Innovamatekin?

Innovamaten proposamena curriculumean oinarrituta dagoenez, Hezkuntza Sailaren jarraibideak kontuan hartzen ditu ebaluazioak egin ahal izateko. Lege berriarekin, ebaluazioak arreta handiagoa eskaintzen die ikasleen gaitasunei; beraz, ikuspegia aldatu egiten da. Edukiak ez ezik (ikasleak zenbatzen dakien, adibidez), gaitasunak edo tartean diren prozesu matematikoak ere hartzen dira kontuan.

Batxilergora eta/edo unibertsitatera heltzen denean, beharrezko ezagutza guztiak izango al ditu?

Edukiei dagokienez, ikasleak beharrezko ezagutza guztiak izango ditu Batxilergora eta/edo unibertsitatera heltzen denean, Hezkuntza Sailak eskatzen dituen eduki guztiak lantzen baititugu. Gainera, etapa desberdinetan oinarri sendoa eraikitzen saiatzen gara, bai edukiei, bai prozesuei dagokienez. Horregatik proposatzen ditugu jarduera aberatsak eta baztertzen dugu gauzak buruz ikastea, ikasleek edukia benetan uler dezaten.

Beti laguntzeko prest

Gure aditu taldea eskura izango duzu une oro.
Innovamat