shape
shape

Zu ere garrantzitsua zara

Familiak ere matematika-ikasgelan gertatzen den aldaketaren parte zarete, eta zuei ere laguntzeko gaude hemen.

Aldaketa bat ikasteko moduan

Ez ditugu matematikak aldatu nahi, haiek ikasteko modua baizik. Gure xedea irakasleei ikasgelak eraldatzeko ahalmena ematea da.
icon

Egitura solido eta koherentea

Hiru etapa (HH, LH eta DBH) hartzen dituen hezkuntza-proiektu bat eskaintzen dugu, non gaitasunetan oinarrituta lan egiten dugun.
icon

Ikasleak, etorkizunerako prestatuago

Ikasleei oinarrizko gaitasunak garatzen laguntzen diegu, matematikez gozatzen lagundu bitartean.
icon

Ikasgelako estrategiak

Bideo hauetan oinarrizko estrategiekin lotutako zenbait gako partekatzen ditugu. Ikasleek estrategia horiek ikasgelan ezagutu ondoren, horien inguruan hitz egin ahalko duzue etxean, bai eta praktikan jarri eta barneratu ere.

Saltoka batzea
Saltoka kentzea
Deskonposaketa erabiliz batzea
Deskonposatuz kentzea
Gertaerak ondorioztatzea
Estimatzea

Matematikak bazter guztietan daude!

Innovamaten, haurrek kontzeptu matematikoak ulertzeko, hala nola zenbaketa, geometria, logika eta estatistika, materiala manipula dezaten nahi dugu.

Gure helburua ikasleek estrategiak garatzea da, eta matematika-eskolan lantzen dutena beste testuinguru batzuetara zabaltzeko gai izatea.

Galdera asko dituzu, ezta?

Primeran! Hona hemen ohiko galderen erantzunak:

Zer da Innovamat?

Innovamat 2017an jaio zen, ikasgelan gaitasunetan oinarritutako matematikak lantzeko zegoen gizarte eta hezkuntza beharrei erantzuteko. Matematikak modu egituratuan irakasteko eta ikasteko proposamen bat gara, baina hori modu malguan egin nahi dugu, jarduera ugarirekin; matematikari buruzko ezagutzak manipulazioaren, esperimentazioaren eta elkarrizketaren bidez eraiki nahi ditugu.

Gure helburua matematika-ikasgela eraldatzea da. Horregatik, eskolekin harremanetan gaude etengabe, eta Innovamatek munduko leku ezberdinetako ikasle eta irakasleen egunerokoa nola aldatzen duen ikusten dugu.

Nola lagun diezaioket etxetik nire semeari/alabari?

Kontuan izanda irakasleak direla arlo honetako hezitzaileak, oso garrantzitsua da haiei galdetzea zein den zure semeari/alabari laguntzeko modurik onena. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da eskolarekin hitz egitea.

Bideo batzuk prestatu ditugu Innovamaten ikasleekin ikasgelan erabiltzen ditugun kalkulu-estrategia batzuekin. Ikasleak ikasgelan estrategiok deskubritu eta landu ondoren, etxean praktikatu eta sendotu ditzakezue.

Zergatik ez dituzue erabiltzen guk erabiltzen genituen eragiketak?

Eragiketa aritmetikoak idatziz adierazteko modu tradizionalak mekanizazioa eta errepikapena eskatzen zuen emaitza zuzena lortze aldera, egiten genuenaren esanahia ulertu gabe. Lehen beharrezkoa zen emaitza mekanikoki eta azkar lortzea. Orain, aldiz, gure helburua egiten ari garena ulertzeko aukera ematen duten eta gardenagoak diren beste estrategia batzuk aurkitzea eta lantzea da; horrela, ikasleen matematikarako gaitasuna garatzen dugu eta ikasketa-erritmoak errespetatzen ditugu.

Zergatik egiten du Innovamatek pantailen aldeko hautua?

Innovamaten teknologiaren erabileraren aldeko apustua egiten dugu (hezteko helburuarekin), baina bere neurrian, noski. Astean minutu batzuk eskaintzen dizkiogu App-ari ikasleek sistematikoki praktika dezaten.

Pantailak gure bizitzaren parte dira, eta gaitasun digitala XXI. mendeko erronketako bat denez, beharrezkotzat jotzen dugu ikasleek pantailak kontzienteki eta neurriz erabiltzea.

Bestalde, tresnok ikasketa pertsonalizatzeko aukera ematen digute, ikasle bakoitzaren mailara egokitzen baitira. Hemen azaltzen dizugu xehetasun gehiagorekin.

Nola lantzen dira matematikak Innovamatekin?

Innovamaten ulertzen dugu garrantzitsua dela matematikak ikasleek ulertzeko moduan lantzea, modu esanguratsu eta eraginkorrean, gero aplikatzeko gai izan daitezen. Horregatik ditugu zenbaketa eta kalkuluarekin, geometria eta espazioarekin, logikarekin, neurriarekin eta estatistika eta probabilitatearekin lotutako kontzeptu matematikoak, ikasleek apurka-apurka deskubri ditzaten manipulatzeko materiala erabiliz, eta arakatu, ulertu eta aplika ditzaten.

  • Eraikiz eta deskubrituz ikasten dugu, matematika saio dinamiko eta manipulatiboen bidez.

  • Mekanizaziotik aldendu eta hainbat estrategia garden erabiltzen ditugu.

  • Hausnarketa, sormena eta matematikarekiko maitasuna bultzatzen ditugu.

Ba al duzue frogarik zuen "metodoak" funtzionatzen duela esateko?

Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu Innovamat ez dela metodo bat: ikasgela bakoitzeko errealitatera egokitu daitekeen proposamen malgua da, matematikak modu irekian ulertzen baititugu. 

Horrez gain, gure oinarri teorikoak matematikaren didaktikaren arloko abangoardiako ikerketetatik abiatzen dira. Haien xedea da, batetik, ikasleek matematika modu esanguratsuan ulertzea eta barneratzea, eta bestetik, ezagutzak oinarritzea.

Gure proposamenaren atzean matematikaren didaktikako doktoreak daude, beren karreraren zati handi bat ikerketa akademikoari eskaini diotenak matematikak gaitasunetan oinarrituta irakatsi eta ikasteko. Baina zer da “gaitasunetan oinarrituta ikastea”? Hezkuntza Sailak ikaskuntza-jarraibideak ezartzen ditu; edukiei ez ezik, ikaslearen abileziei (gaitasunei) ere ematen zaie garrantzia.

Gaitasunetan oinarrituta lan egitearen helburua, lehen esan bezala, zera da: ikasleak arlo honetan bere gaitasunak garatzeko behar dituen abileziak eta prozesu matematikoak detektatzea eta sustatzea. Horrez gain, abantaila da ikasle bakoitzaren heltze-erritmoa errespetatzen duela.

Gaitasunetan oinarrituta lan egiteko moduari buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik esteka honetan.

Zer gertatzen da, eskolan Innovamat egin ondoren, institutuan ez dutenean proposamenarekin jarraitzen?

Curriculum-proposamena da, hau da, proposamenak indarrean dagoen lege-esparruan eskatzen diren eduki guztiak lantzen ditu eta, horrez gain, gomendatutako orientabide metodologikoei jarraitzen diegu. Zentzu horretan, ez luke arazorik egon behar DBHrako trantsizioan, eta berdin HHtik LHra igarotzean.

Nolanahi ere, gure proposamenak barne hartzen ditu HHtik DBHrainoko etapak; horrenbestez, derrigorrezko hezkuntza osoan zehar ikastetxeko didaktika-lerroa mantentzen da.

Nola ebaluatzen da Innovamaten?

Innovamat curriculum-proposamena denez, Hezkuntza Sailaren jarraibideak hartzen ditu kontuan ebaluatu ahal izateko. Lege berriarekin, ebaluazioa ikasleen gaitasunetan zentratzen da, beraz, ikuspegia aldatzen da. Edukiak ez ezik (ikasleak zenbatzen dakien, adibidez) gaitasunak edo tartean diren prozesu matematikoak ere hartzen dira kontuan.

Gehiago jakin nahi baduzu, egin klik LOMLOEren gaitasunetan oinarritutako matematiken infografian.

Zer diote familiek Innovamati buruz?

shape
shape

Ondoan gauzkazu

Ez kezkatu, gure aditu talde bat duzu laguntzeko prest une oro.

Informazio gehiago

Galdetu behar duzuna guri, gure saioei, materialei zein baliabideei buruz.

Laguntza teknikoa

Gure adituek gertakari zein zalantza tekniko guztiak konpontzen lagunduko dizute.