LH 1 eta 2

Esku-hartze goiztiarra

Hartu aurrea eta ez utzi inor atzean.

Eskolako lehen urteetan, haurrek beren etorkizuneko ikaskuntzan eragina izango duten oinarrizko matematika-trebetasunak garatzen dituzte. Tradizionalki, ikasleek huts egin arte itxaron izan dugu hortik eraikitzen hasteko.

Ebidentzia zientifikoek erakusten dute esku-hartze goiztiar batek epe luzerako zailtasunak saihestu eta ikasleen errendimendua nabarmen hobetu dezakeela.

Zailtasun horiek garaiz identifikatzen baditugu, errendimendu baxua hobetzeko estrategia egokiak erabiltzeko aukera izango dugu, ez daitezen arazo bihurtu.

Gure esku-hartze goiztiarrarekin, errendimendu baxuko ikasleen %80 baino gehiago bere gelaren erritmora iristen da, esku-hartzerik gabe baino 30 portzentaje-puntu gehiago.
Irakurri ikerketa osoa
Literatura zientifikoa

Zer dira Tiers sistema eta RTI?

 

Errendimendu matematikoak banaketa normal bati jarraitzen dio. 30 pertzentiletik beherako ikasleek (errendimendu baxuko eremua) ziurrenik ezin diote gelaren erritmoari jarraitu. Ikasle horien artean, ikasteko zailtasuna dutenak eta iraganean estimulu egokiak jaso ez zituztenak bereizi behar ditugu.

Mailak igaro ahala, modu organikoan bereiz dezakegu zein ikasle dauden talde bakoitzean. Hala ere, ordura arte itxaroten badugu esku hartzeko, beranduegi izaten da bi kasuetan. Goiz esku hartzen badugu, aldiz, ikasleen arteko maila-ezberdintasuna nabarmen murrizten da.

Esparru honetan, ikasleak 3 mailatan (Tiers) biltzen ditugu, behar duten laguntza-mailaren arabera.

Esku-hartzea amaitzean, errendimendu baxuko eremuan dauden hasierako %30 horietako 5 ikasletik 4 atera egiten dira, esku-hartzeari esker.

Kasuren batean esku-hartzeak ez badu funtzionatu, baliteke ikasle horrek ikasteko zailtasunen bat izatea, eta laguntza intentsiboago baten beharra adierazten du.

Zertan datza programa?

Esku-hartze goiztiarreko programa matematikan zailtasunak dituzten LH 1 eta 2ko ikasleei zuzenduta dago. Hasieratik matematikako trebetasunetan dituzten zailtasunak identifikatu eta lantzeko diseinatuta dago. Esku-hartzea amaitutakoan, ikasle bakoitza ebaluatzen da, bere aurrerapena ikusteko.

Errendimendu-txostena

Txosten konparatiboak eskala unibertsalarekin

Txostenek ikasle bakoitzaren errendimenduari buruzko informazio guztia eskaintzen dute, besteak beste:

Matematika-errendimenduaren aurreko gaitasun guztien analisia: exekuzio-abiadura, prozesamendu-abiadura, zenbakien ezagutza, magnitudeen konparazioa, 0-100 tarteko zenbakien lerroa, laneko memoria, aritmetika-arintasuna eta arrazoiketa logikoa.

Ikasle bakoitzaren emaitzak baremo unibertsalarekin eta ikastetxeko beste gela batzuekin alderatzen ditu.

Ebidentzia zientifikoek babestua

Espainian egindako eta Springer Nature aldizkariak argitaratutako Desarrollo y validación de un marco de respuesta a la intervención semiautomático y escalable en matemáticas izeneko ikerketak programaren eraginkortasuna frogatzen du.

Ikerketaren inguruko datu garrantzitsuak

13 ikastetxetako 418 ikasleren lagin bat erabili zen; bost ikastetxek esku-hartzea jaso zuten, eta beste zortziak kontrol-taldekoak ziren.

Frogatu zen matematikan errendimendu txikiagoa duten eta esku-hartze goiztiarretan parte hartu duten ikasleen % 81ek arintasun aritmetikoa hobetzen dutela.

Zenbakiaren kontzeptuan esku hartzeko jarduerak

Identifikatu kantitate txikiak berehala, automatizatu zenbaki baten hurrengoa lortzea, barneratu zenbakien lerroa…

Beti laguntzeko prest

Gure aditu taldea laguntzeko prest izango duzu une oro.
Innovamat