Deskargatu Innovamat aplikazioa
Hautatu zein plataformatatik sartuko zaren gure aplikazioan eta jarraitu argibideei instalatzeko.
Ordenagailuak Chromebook-ak Tabletak eta mugikorrak Beste gailu batzuk

Ordenagailuak

Innovamat App-a ordenagailuan erabiltzeko, ez dago ezer deskargatu edo instalatu beharrik; ikasleak mahaigaineko sarbide zuzen batetik sartzen dira app-ean. Gainera, aukera honek ez du eguneratzerik behar, automatikoak baitira.

Egin urrats hauek:

  1. Aurreko urteetako Innovamat aplikazioa instalatuta badaukazu, desinstala ezazu.
  2. Suebakia baduzu: gehitu domeinu hauek zerrendan: innovamat.com, innovamat.cloud, cloudfront.net.
  3. Sartu esteka honetan: https://student.innovamat.com
  4. Sortu sarbide zuzena mahaigainean (nola egin ez badakizu, jarraitu bideoko argibideei).
  5. Kito! Orain, edozein unetan sar zaitezke aplikaziora edozein irakasle-konturekin.

Ordenagailua izoztuta badaukazu (Deep Freeze edo antzekoa):

  1. Lehenik eta behin, desizoztu ordenagailua.
  2. Jarraitu aurreko ataleko urratsei.
  3. Eta, adi! Hau oso garrantzitsua da! Berriro izoztu aurretik: hasi saioa eta aukeratu etapa.

Arakatzaile bateragarriak: Google Chrome eta Mozilla Firefox

Windows-en instalatzeko baldintzak

Gutxieneko eskakizunak: 

RAM memoria: 4 GB
Sistema eragilea: Windows 7

Gomendatutako eskakizunak:

RAM memoria: 4 GB
Sistema eragilea: Windows 10

 

Mac-en instalatzeko eskakizunak

Gutxieneko eskakizunak:

RAM memoria: 4 GB

Gomendatutako eskakizunak:

RAM memoria: 4 GB

Linux-en instalatzeko eskakizunak

Gutxieneko eskakizunak:

RAM memoria: 4 GB
Sistema eragilea: Ubuntu 18

Gomendatutako eskakizunak:

RAM memoria: 4 GB
Sistema eragilea: Ubuntu 20

Chromebook-ak

Instalatze berriak: Deskargatu Innovamat aplikazioa Google Play Store-tik edo Chrome Store-tik (bi aukerak dira posible).

Eguneratzeak: Jada aurreragoko bertsioren bat badaukazu, hura eguneratu besterik ez duzu egin beharko Google Play Store edo Chrome Store bidez. Baliteke automatikoki eguneratzea, aukera hori konfiguratuta edukiz gero.

Tabletak eta mugikorrak

Instalatze berriak: Deskargatu Innovamat aplikazioa Google Play Store-tik edo App Store-tik, mugikorrak edo tabletak darabilen sistema eragilearen arabera.

Eguneratzeak: Jada aurreragoko bertsioren bat badaukazu, hura eguneratu besterik ez duzu egin beharko Google Play Store zein App Store bidez. Baliteke automatikoki eguneratzea aukera hori konfiguratuta edukiz gero.

 

Beste gailu batzuk

Zenbait gailuk (adib., arbel digitalak) Android sistema eragilea darabilte, baina haietatik ezin da Google Play atzitu eta, beraz, zuzenean instalatu beharko duzu aplikazioaren APK.

Instalatze berriak: Deskargatu APK fitxategia Innovamaten webgunetik. ZIP bat deskargatuko da, eta deskonprimatu, exekutatu eta instalatu egin beharko duzu.

Eguneratzeak: Kendu aplikazioa gailutik eta deskargatu berriro APK fitxategia. Errepikatu instalazio-prozesua.

Beti laguntzeko prest

Gure aditu taldea eskura izango duzu une oro.
Innovamat