ConMat

Ezagutu ikasgelan probak egiteko jakin beharreko guztia!

ConMat probak test moduko proba konpetentzialak dira, irakasleei ikasleen matematika-ezagutza neurtzen laguntzeko. Ikasturte hasieran zein ikasturte amaieran egin daitezke, eta, lehendik dauden beste proba batzuek ez bezala, edukiak ez ezik, prozesu matematikoak ere ebaluatzen dituzte.

Maiatzeko ConMat probetan aurtengo ikasturtean landutako edukiak agertzen dira, eta iraileko ConMat probetan, berriz, iazko ikasturtean landutakoak. 

Horregatik, maila bateko ikasturte amaierako proba eta hurrengo mailako ikasturte hasierakoa oso antzekoak dira.

ConMat probak eta baliozkotasuna

Bellvitgeko Ikerketa Biomedikoko Institutuko adituen lankidetzarekin.

Baieztatzen da ConMat probek baliozkotasun psikometrikoa dutela, hau da, ikasleen gaitasun matematikoa neurtzeko proba egokia direla.

Irakurri artikulua

Logistika eta funtzionamendua

ConMat probak eskola-ordu batean egiteko pentsatuta daude, praktika digitaleko saio gisa. Hala ere, ikasleren batek ez badu proba garaiz amaitzen, denbora apur bat gehiago utz diezaiekezu.

Ikasleek idatzizko euskarriren bat eskura izatea gomendatzen dugu, lagungarria izango baitzaie proba egitean.

Proba amaitutakoan, Entregatu botoian klik eginez entregatu behar da.

Entregatzeko, ez da beharrezkoa galdera guztiei erantzutea; hori bai, erantzunik gabeko galderak akats gisa zenbatuko dira.

Lehen Hezkuntza Bigarren Hezkuntza

Probara nola sartu

1

Sartu Atlas matematikoa aplikaziora eta hasi saioa zure erabiltzailearekin.

2

Egin klik “Probak” atalean.

3

Sartu sarbide-kodea. Ikasgela-kudeatzailean aurkituko duzu.

Probara nola sartu

1

Sartu Ikasgela-kudeatzailean eta joan Asteko praktika atalera.

2

Probak atalean, klikatu Sartu dioen tokian.

3

Sartu probaren kodea. Ikasgela-kudeatzailean aurkituko duzu.

Probak

Galderen sailkapena, edukiak, laginak eta txostenak

ConMat probetako galdera bakoitza eduki eta alor kognitibo jakin batean zentratzen da. Horrela, txostenek 5 eduki-blokeen eskuratze-mailari buruzko informazioa eman dezakete, baita arlo kognitiboei buruzkoa ere.

Proba arlo kognitiboetan sailkatuta dagoenez, aukera ematen digu soilik eduki bat menderatzea eskatzen duten galderak eta prozesu matematikoak praktikan jartzea eskatzen dutenak bereizteko. Honela sailkatu ditugu arlo kognitiboak:

Proben lagina

Proban agertzen diren galderak test motakoak izan arren, ikasleek eduki eta prozesu matematikoei buruzko ezagutza jokoan jartzeko pentsatuta daude.

Hona hemen zure ikasleek maila bakoitzean aurkituko dituzten galdera moten adibide batzuk.

Deskargatu proben lagin bat

Txostenak

Proba egin eta aste batera edo bira, proba egin duen eta Ikasgela-kudeatzailean esleituta daukazuen gela bakoitzaren txostena iritsiko zaizue. Txostenak 4 atal ditu:

1

Ikasgelako emaitzen ikuspegi orokorra eta horien eta proba bera egin duten Innovamateko ikasleen emaitzen arteko konparazioa.

2

Gelaren emaitzak (eduki-blokeka eta arlo kognitiboka banatuta), eta emaitza horiek ikastetxeko gainerako gelen emaitzekin eta Innovamat egiten duten gainerako ikastetxeen emaitzekin alderatuta.

3

Gelako ikasleen emaitza orokorren ikuspegia.

4

Gelako ikasle bakoitzaren emaitzak (eduki-blokeka eta arlo kognitiboka banatuta).

Galdera
galderak

Banakako planak dituzten ikasleek gelako gainerakoen proba bera egin behar dute?

Oraingoz, gela osoak matematika-ezagutzako proba bera egiten du.

Zergatik ezin ditut ConMat probak ikasturte hasieran egin Lehen Hezkuntzako 1. edo 2. mailan?

Oraingoz, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailen hasieran eta amaieran egiteko diren ConMat probak soilik ditugu.

*Ekuador: OHO 4, 5, 6 eta 7 hasieran eta amaieran.

Zergatik ez dut txostenik jaso?

Lehenik eta behin, garrantzitsua da Ikasgela-kudeatzailean gela horretako irakasle gisa esleituta egotea. Txostenak PDF formatuan deskargatzeko prest egongo dira Ikasgelaren Kudeatzailean.

Innovamat