ZIENTZIAN OINARRITUTA Vertex, gure ikerketa-zentroa
Ikerketa zientifikoaren eta geletako errealitatearen arteko zubia

Konbinazio ahaltsua

Gure didaktika-taldeak jardueren proposamena pentsatzen, diseinatzen eta idazten du, konbinazio ahaltsu batean oinarrituta: matematikaren didaktikako ikerketa zorrotza, ebidentzia zientifikoan eta gelako esperientzian oinarrituta.

Aldi berean, gure baliabideak gelan ezartzeak haiek sortzeko abiapuntu gisa hartu genuen ikerketa elikatzen du. Hau da, bi noranzkoko harremana ezartzen dugu ikerketaren eta ikastetxeen artean.

Ezinbestekoa da zubi hori eraikitzea, eta, horretan laguntzeko, gure ikerketa-taldeasortu dugu.

Ikerketari buruzko artikuluak

Unibertsitate eta ikerketa-zentroekin elkarlanean aritzen gara

UAB, UB, URV, D’EP, ESADE, Alacanteko Unibertsitatea, WestEd eta Germina.

Hona hemen ikerketa-taldearen helburuak:

Innovamaten proposamena aztertzea, haren eragina neurtzea, eta hobetzea ahalbidetzen duten ebidentziak ikertzea eta sortzea.

Matematikaren ikaskuntzan eragiten duten faktore soziokognitibo eta didaktikoak ezagutzea, eta ikasleen beharrak asetzen dituzten esku-hartzeak garatzea.

Ondorioak eta ebidentzia zientifikoak partekatzea, baita emaitza horiek transferitzea ere, matematikaren didaktika garatzen laguntzeko.

Taldea

Matematikaren didaktikan doktoreek, hezkuntza-eraldaketan adituek eta ikertzaile zientifikoek osatzen dute. Nor dira?
GURE IKERKETAK

Ikerketa-ildoak

Ikerketa-taldeak hainbat ikerketa ditu martxan, eta haietan zenbait eskolak hartzen dute parte: batzuek Innovamat erabiltzen dute (Vertex), eta beste batzuek ez. Ikerketa horiek guztiak honako jardun-ildo hauetako baten ingurukoak dira:

Faktore sozioemozionalak

Faktore sozioemozionalek zeresan handia dute matematika ikastean, eta, ondorioz, ikasleen errendimenduan eta diziplina honen aurrean duten jarreran eragina dute. Faktore horien artean, antsietate matematikoa, matematikarako motibazioa eta ikasketa-prozesuari buruz dugun pentsamoldea (pentsamolde finkoa vs hazkunde-pentsamoldea) daude, besteak beste. Aurten, faktore horien eragina ikertzen saiatzen diren bi ikerketa ditugu:

  • SMART: Errendimendu matematikoa (TIMSS proba) eta zenbait faktore sozioemozional (esaterako, motibazioa, antsietate matematikoa eta hazkunde-pentsamoldea) nola erlazionatzen diren ikertzen dugu.
  • MAGIC: Innovamateko taldeak diseinatutako jardueren bidez gelan hazkunde-pentsamoldea lantzeak motibazioa hobetzen duen eta ikasleen antsietate matematikoa murrizten duen ikertzen dugu.
Ikasteko zailtasunak

Ikerketa-lerro honetan, behe-errendimendu matematikoko ikasleengan zentratzen gara, baita matematikan ikasteko zailtasunak dituzten ikasleengan ere, askotan «diskalkulia» deituak. Horretarako, «Esku-hartzeari erantzutea» esparru teorikoa erabiltzen dugu (RTI, ingelesezko siglen arabera), (1) alderdi zehatzetan behe-errendimendua duten ikasleen ikaskuntza bizkortzeko, eta (2) ikasteko zailtasunen bat izateko arriskua duten ikasleak detektatzeko. Kasu honetan, adin goiztiarretan zentratzen gara, eta soltura aritmetikoa ebaluatzen dugu, eskola-errendimenduaren iragarle garrantzitsu bat.

  • HUMANS: RTI esparru teorikoa erabiltzen dugu soltura aritmetikoan behe-errendimendua duten ikasleak detektatzeko eta haien errendimendua hobetzen duten jarduerak eskaintzeko. Horretarako, ikasleek gutxi gorabeherako zenbaki-sistema lantzen dute, zenbakiaren kontzeptua hobetzeko.
Eraginaren ebaluazioa proba estandarizatuekin

Ikerketa-lerro hau Innovamaten erabilerak errendimendu matematikoan duen eragina ebaluatzera bideratzen da, herrialde ezberdinetako proba estandarizatuak erabiliz. Horretarako, proba estandarizatuetan lortutako emaitzak alderatzen dira Innovamat erabiltzen duten ikastetxeen (tratamendu-taldea) eta beste proposamen batzuk erabiltzen dituzten ikastetxeen (kontrol-taldea) artean.

  • EQUAL: Kataluniako proba estandarizatuak (Kataluniako Generalitatearen oinarrizko gaitasunen proba)
  • RITUS: Estatu Batuetako proba estandarizatuak, Linkit enpresaren bitartez.
Irakaskuntza-profilak

Ikerketa-lerro hau irakasleek ikasleen matematika-ikaskuntzan zer-nolako eragina duten eta zein faktore diren garrantzitsuenak detektatzean zentratzen da.

  • TIMES: Innovamaten produktuak zer motatako irakaslek irakasten dituzten eta gelan Innovamaten sekuentzia didaktikoa nola ezartzen den ikertzeko aukera ematen duten tresnak garatzea.
Epe luzerako ikaskuntza-faktoreak

Matematikaren ikaskuntzan eragiten duten faktoreak ulertzeko, garrantzitsua da ikasle bakoitzaren testuingurua eta ikas-ibilbidea ulertzeko luzetarako azterketak diseinatzea.

  • SMALL: Matematikarako gaitasun-proba (ConMat), urtez urte, etorkizunean matematikaren ikaskuntzan zer faktorek eragiten duten detektatzeko.
Matematikaren didaktika

Ikerketa-lerro honek Innovamaten sekuentzia didaktikoaren alderdi zehatzetan sakontzea eta ikaskuntzan duen eragina ebaluatzea du ardatz.

  • CROC: praktika digitalak eragiketa konbinatuak ebazteko gaitasunean duen eragina neurtzea.
  • DRON: gertaera ezagunetan / ondorioztatutako gertaeretan oinarritutako estrategien aurrean dauden ikasleek eragiketa konplexuak ebazteko dituzten gaitasunak neurtzea.

Ikerketa proiektuak eta bekak

Liderrak gara erakunde publiko eta pribatuen babesa duten hainbat ikerketa- eta berrikuntza-proiektutan:
Torres Quevedo beka (Ikerkuntzarako Estatu Agentzia, Espainiako Gobernua)

Adimen artifizialaren bidez matematikaren ikaskuntza indibidualizatzen laguntzeko proiektua.

Math Tutoring programa, Fundació Bofill fundazioarena

Konplexutasun handiko ikastetxeei zuzendutako proiektua, LHko 6. mailako haurrek matematika ezagutzeko, ikasteko eta gozatzeko beharrezko laguntza izan dezaten, hezkuntza-desberdintasunak murriztuz.

Industria-doktoretzako beka enpresetan doktoreak prestatzeko. «Industria-doktoretzak» 2018

Helburua da gida didaktiko ororen aberastasuna zehaztuko duen tresna bat diseinatzea, inplementatzea eta baliozkotzea. Horretarako, Innovamaten gidak izango dira oinarri, indarguneak eta hobetu daitezkeen puntuak detektatzeko. Helburua da zehaztea ea irakasleak aprobetxatzen dituen a priori detektatutako aukera potentzialak, eta zeren arabera aprobetxatzen dituen ala ez. Hori dela eta, profil oso ezberdinetako irakasleak grabatu ditugu gelan jarduera bakoitza egiten, eta haien grabazioak aztertu nahi dira.

Irakasleentzako eta eskolentzako curriculum-edukiak banatzeko plataforma adimenduna

Helburua da irakasleentzako eta eskolentzako curriculum-edukiak banatzeko plataforma adimendun bat garatzea, argitaletxe tradizionalaren negozio-eredua ordezkatuko duena.

Estatuko I+G+B programaren (C008/20-ED) ekonomia eta gizarte digitaleko ekintza estrategikoaren esparruan eduki digitaletako eskaintza teknologikoa garatzeko 2020ko laguntzen deialdiaren esparruan finantzatuta dago proiektua.

Beti laguntzeko prest

Gure aditu taldea eskura izango duzu une oro.
Innovamat