Iritziak

Toms River

Lekua: Toms River, NJ / Ikasle kopurua: ~690 /

Innovamaten esku-hartzeko programa erabiltzen duten irakasleak: ~82 /

Innovamaten esku-hartzeko programa erabiltzen duten mailak: 2-8 /

Noiztik erabiltzen dute Innovamaten esku-hartzeko programa? 2025

Toms River eskola barrutiko ikasgeletan, matematika irakasteko modua aldatzen ari da. Zehazki, laguntza gehigarria behar duten ikasleei matematika irakasteko modua aldatzen ari da.

Innovamaten zailtasun gehien dituzten ikasleentzako esku-hartzeko programa erabiltzen hasi zirenetik, aldaketa ezin positiboagoa ikusi dute ikasleen ulermenean eta motibazioan. Hona hemen zer dioten barruti horretako irakasleek:

Ulermena oinarritik berreraikitzea

Toms Riverren, irakasleek mailakako ikuspegia erabiltzen dute: «Gure ikasleak ohiko klaseetara joaten dira eta matematikako klase orokorrak jasotzen dituzte, beste edozein ikaslek bezala. Zailtasunak dituzten ikasleak, ordea, talde intentsiboetara ere joaten dira, matematikako denbora gehigarria jasotzeko».

Tradizionalki, ikasle batek matematikan zailtasunen bat zuenean, esku-hartzea zailtasuna zuen puntu horretan bertan hasten zen, eta horrek trabatu eta frustratu egiten zuen maiz ikaslea.

«Innovamaten esku-hartzeko programarekin, atzera egin dezakezu, eta ikasleak arrakasta izan zuen azken ikaskuntza-puntura joan». | Kate Melson, West Doverreko Irakaskuntza Gainbegiralea

Innovamaten esku-hartzeko programarekin, ikuspegia errotik aldatu da. Oinarritzat gabezia hartu beharrean, ikasleak ulertzen eta menderatzen duen azken kontzeptura jotzen dute irakasleek:

«Innovamaten esku-hartzeko programa bikaina da. Atzera egin dezakezu, eta ikasleak ulertzen duen azken kontzeptua bilatu. Horrela, ikaslea seguru aritzen da, eta ohartzen da matematika gustatzen zaiola. Benetan sustatzen du parte-hartzea».

Halaber, irakasleek asko baloratzen dituzte programako jarduerak, zoru baxuko eta sabai altuko zereginak eskaintzen baitituzte. Krisha Giammarco matematikako irakasleak honela dio: «Ikaskuntza-prozesuko puntu ezberdinetan egonda ere, ikasle guztiek parte har dezakete, eta eguneko helburuarekin lotzen da».

«Haurrei zehazki behar dutena ematean datza esku-hartzea». | Richard C. Fastnacht, Toms River Eskola Barruti Erregionaleko Finantzatutako Programen Zuzendaria

Estrategia-aniztasunaren eta arrazoiketa matematikoaren alde egitea

Innovamaten esku-hartzeko programarekin, irakasleek aldaketa esanguratsua ikusi dute ikasleek haien arrazoiketa matematikoak azaltzeko moduan. Hasieran, ikasle askok uste zuten problema bat ebazteko modu zuzen bakarra zegoela. Hala ere, irakasle batek dioen moduan, «orain, ikasle batek zenbakien zuzenean hamarnaka atzera zenba dezake, eta beste batek, berriz, eragiketa bertikalean ebatzi. Problema ezberdin ebatzita ere erantzun berera iritsi direla ohartzen direnean, izugarri pozten dira».

Poz hori ulermen kontzeptuala memorizazio mekanikoaren gainetik lehenestetik dator. Esaterako, gela bat biderketak lantzen ari bada, ikasleek aktiboki parte har dezakete hasieratik biderkatzeko taulak buruz jakin beharrik gabe. Azken helburua automatizazioa izan arren, programak estrategia irisgarriak eskaintzen dizkie jardueran parte hartzeko, eta, horrela, ikasleen karga kognitiboa arintzen du.

«Ikasleak erantzun zuzenera iristeko estrategia eta baliabide ezberdinak daude, eta, nire ustez, horren alderdi polita da ahalegin produktiboa sustatzen duela». | Krisha Giammarco, Matematikako irakaslea, North Dover Elementary School

Azken batean, erantzun berera iristeko estrategia eta baliabide ugari eskaintzeak ahalegin produktiboa sustatzen du. Ikasleek konfiantza eraikitzen dute eta, era berean, akatsak egitea ondo dagoela ikasten dute; izan ere, ohartzen dira akats horiek saiatzen ari direlaren eta haien arrazoiketa hobetzen ari direlaren seinale direla.

Ikaslearen motibazioa eta irakaslearen grina berpiztea

Eragin positibo hori ez da soilik akademikoa izan; oso emozionala izan da. Megan McCormick irakasleak ezin hobeto laburbiltzen du: «Innovamaten esku-hartzeko programa erabiltzeak ilusioa berreskuratzen lagundu dit, eta manipulatzeko materiala erabilita erantzunak aurkitzean ikasleek sentitzen duten poza ikusteak izugarri pozten nau ni ere».

Aldaketa orok deserosotasuna dakar hasieran eta egokitzapen-aldi bat eskatzen du. Dena dela, laguntza profesionala funtsezkoa izan da. Toms Riverreko irakasleek aholkulari matematikoaren orientazio zuzena eta etengabea nabarmendu dute: «Askotan, programa bat erosten duzunean, inoiz ez duzu harremanik izaten hura sortu duten pertsonekin. Innovamaten esku-hartzeko programarekin, laguntza duzu; ez duzu zeure kabuz moldatu beharrik».

Eskuragarritasun- eta erantzun-gaitasun maila horrek lasaitasun handia ematen die irakasleei. Irakasle-taldeak dioen bezala, horrek erakusten du Innovamateko taldea «benetan arduratzen dela gure barrutiaren arrakasta orokorraz, zentzu posible guztietan».

Ikasgelatik harago doan esperientzia

Toms Riverreko esperientziak Innovamaten esku-hartzeko programaren potentziala agerian uzten du. Arrakastatik abiatuta ulermena eta norberarenganako konfiantza berreraikiz, Innovamaten esku-hartze programak ez ditu soilik ikaskuntza-arrakalak ixten; kultura bat sustatzen du, non haur bakoitzak matematikoki pentsatzen ikas dezakeen, eta non irakasleek irakasteko grina berreskuratzen duten.