Upper Freehold
Kokapena: Allentown, New Jersey / Ikasle kopurua: 520 /
Innovamat erabiltzen duten irakasleak: Zer mailatan erabiltzen dute Innovamat? K4 /
Noiztik erabiltzen dute Innovamat? 2023tik
Kokapena: Allentown, New Jersey / Ikasle kopurua: 520 /
Innovamat erabiltzen duten irakasleak: Zer mailatan erabiltzen dute Innovamat? K4 /
Noiztik erabiltzen dute Innovamat? 2023tik
Matematika irakasteko modua pixkanaka-pixkanaka aldatzen ari da Upper Freehold eskualdeko eskola-barrutiko ikasgeletan. 2023an Innovamat erabiltzen hasi ziren, eta hezitzaileek aldaketa positiboa ikusi dute ikasleen ulermenean eta matematikarekiko konpromisoan. Hona hemen New Jerseyko barruti honetako irakasleek zer dioten:
Upper Freeholdeko irakasle askok izugarrizko aldaketa ikusi dute: ikasleak gai dira saio batean ikasitakoa beste saio batean erabiltzeko. Curriculumak elkarri lotutako ikaskuntzari garrantzia eman diolako gertatu da hori, unitate didaktikoak bakanduta zeudelako lehen. Jillian Sing Haur Hezkuntzako irakasleak honela dio: «Sekuentzia didaktiko helikoidalari esker (batez ere), ikasleak gai dira saioen artean kontzeptuak eta hiztegia lotzeko».
Innovamati esker, egiaztatu dute ezagutza matematiko guztia elkarlotuta dagoela. Lotura horiek ikasgelan egunero sustatzen dira eta, buruz ikastea baino, sakon ulertzea sustatzen da. Irakasleek azpimarratu dute ikasteko giroa sortzaileagoa dela eta proposamenak elkarlana sustatzen duela. Gainera, ikasleak motibatuta daude, eta segurtasun gehiago dute ikasgelako dinamikan parte hartzeko.
Hori oso garrantzitsua da ikasleak hurrengo mailara joaten direnean, kontzeptuak saio aurreratuagoetan berrikusten baitituzte. Allison Tatek, LHko 1. mailakoirakasleak, alderdi hori azpimarratu du:
«Ohituta geunden unitateak banan-banan irakasten ikasleek gaitasun bat mendera zezaten; orain, ordea, ikaskuntza eraikuntza-prozesu baten antzekoa da. Hasieran eszeptikoa nintzen, baina oso pozgarria da haurrak lotura horiek ezartzen ikustea… Orain uste dut irakasteko modu hobea dela; izan ere, lehen, haur batek ez bazuen unitate batean zerbait ulertzen, ez zen itzultzen berriz eduki hori lantzera».
Irakasleek, halaber, curriculumak ikusizko estrategietan duen enfasia nabarmendu dute, hala nola manipulatzeko materialaren bidez zenbakien lerroa aurkeztea. Horrek nabarmen hobetu du ikasleek zenbakiekin buruz lan egiteko eta problemak eraginkortasunez ebazteko duten gaitasuna. Batez ere, irakasleek hobekuntza nabarmenak ikusi dituzte honako alor hauetan: ikasleak matematikan arinago ibiltzen dira, eta, problema bat ebatzi behar dutenean, inoren laguntzarik gabe estrategia eraginkorrak sortzeko gaitasuna hobetu dute. Honela dio Jenna Curryk, LHko 2. mailakoirakasleak:
«Izugarri hobetu dute zenbakiak buruz manipulatzeko gaitasuna, eta batuketak eta kenketak dituzten problemak buruz ebazten dituzte. Harrigarria izan da ikustea nola diren gai ebazpenerako hain estrategia eraginkorrak erabiltzeko».
Irakasleek asko baloratzen dute curriculumak nola lotzen dituen matematikako kontzeptuak eguneroko bizitzako egoerekin; izan ere, hala, saio bakoitzak garrantzi praktikoa izango duela ziurtatzen da. Ikuspegi horrekin, bi kontu lortzen dira: batetik, ikasleen konpromisoa handitzen da, eta bestetik, kontzeptu matematikoak hobeto ulertzen dira, testuinguru esanguratsuetan kokatzen baitira.
«Innovamatek bizitza matematikarekin lotzen du, eta ikasleek egiten duten guztiak arrazoi bat, zergati bat izan dezan saiatzen da».
Patrick Leary – Upper Freehold eskualdeko eskola-barrutiko superintendente laguntzailea
Agian garrantzitsuena da Innovamatek kolokan jartzen duela ikasle batzuk matematikan berez onak direlako eta beste batzuk txarrak direlako uste okerra. Ikasle bakoitzak matematikoki pentsatzen ikas dezakeen kultura sustatzen du, eta Upper Freeholdeko irakasleek inklusioa eta ikasle bakoitzaren bidaia matematikoa bultzatzen dituzte.
Denbora luzez, irakasleentzat erronka handia izan dira ikasleen motibazioa eta konpromisoa matematikan. Hala ere, oztopo horiek nabarmen arindu dira Upper Freeholden Innovamat erabiltzen hasi direnetik; izan ere, irakasleak oso gustura daude ikasleek lortutako emaitzekin.
Haien ustez, aipagarriena ikasleek konpromiso-maila handiagoa dutela da. «Ikasleak saio osoan zehar konprometituta daude, eta ikasten ari direnarekin emozionatuta eta motibatuta daude», dio esku-hartze matematikoan aditua den Jeannie Leisterrek. Beste irakasle batzuek ere sentimendu horixe bera dute: ikusi dute ikasleek sarritan elkar “zirikatzen” dutela saioan zehar, batez ere Abenturetako saioetan, oso ondo pasatzen baitute. «Askotan, klasea amaitzean (Abenturetako saio bat egin badute, batez ere), haurrek esaten dute: «Eta kito? Bukatu da?” Izugarri gustatzen zaie», gehitu du.
Proposamena aurkikuntzan eta ikasleek gidatutako ikaskuntzan oinarritzen denez, hasieran egokitzeko aldi bat behar izan zuten, baina oso eraginkorra izan dela ikusi dute. Jillian Sing/span> Haur Hezkuntzako irakasleak hau dio:
«Proposamena aurkikuntzan oinarritzen da, eta, beraz, ikasleek gehiagotan hartzen dute gidari papera. Apur bat doitu behar izan genuen hasieran, baina zoragarria da ikustea ikasle bakoitzak nola ulertzen duen saioa eta zer-nolako ekarpenak egiten dituen».
Innovamatek elkarlanean ikasteko giroa sortzen du, eta ikasleak eroso eta seguru sentitzen dira. «Haurren konfiantza izugarri hazi da» dio Allison Tatek,LHko 1. mailakoirakasleak. Innovamat oso malgua denez, ikasleek problema bati ondoen funtzionatzen dien moduan heltzeko aukera dute, eta hori asko baloratzen dute irakasleek. «Beste proposamen batzuetan, modu jakin batera egiten zekiela erakutsi behar zuen ikasleak. Innovamatekin, ordea, ondoen funtzionatzen dien moduan aritu daitezke haurrak», gaineratu du.
Bitxia bada ere, proposamenak matematikarekiko grina berpiztu du irakasleen artean. Lehen beste irakasgai batzuk irakastea nahiago zuten askok gaur egun matematika irakasten dute. Patrick Learyk, Upper Freehold eskualdeko eskola-barrutiko superintendente laguntzaileak, hala dio:
«Innovamatek gure irakasleak konprometitu zituen, eta lan asko egin zuen haiek ere matematika maita zezaten. Irakasle askok esan digute inoiz ez zutela halako aukerarik eduki, baina orain, hezkuntzaren alde horretan daudenez, benetan matematika maitatzen ikasten ari direla.
Jenna Curryk, LHko 2. mailakoirakasleak, zera dio:
«Innovamatekin, matematika irakasteko orduan neure buruarengan konfiantza handiagoa garatu dudala sentitzen dut. Begiak ireki dizkit: matematika nola eta zergatik ebazten dugun horrela ulertu dut».
Proposamenak irakasleen ikuspegiak eraldatu ditu: ideiak zalantzan jartzeko teknika sakonagoak eta aberatsagoak sortu ditu, bai eta irakaskuntzako rol tradizionalak apur bat aldatu ere (orain irakasleek errazte-rola dute). Azken finean, irakasleen eta ikasleen mesederako izan da. Gainera, Innovamaten eragina agerikoa da: ikasgelatik kanpo, ikasleak matematikaren inguruan hitz eta pitz aritzen dira. «Matematikaren inguruko elkarrizketak entzuten dira, ikasleek matematikari buruz hitz egiten dute korridorean, ikasgelan, jangelan… gaur arte ez zen inoiz halakorik gertatu» dio Patrick Learyk, eta ikastetxean matematika besarkatzeko aldaketa kultural zabala gertatu dela azpimarratu du.
Estrategia inklusibo hori “zoru baxuko, sabai altuko eta horma zabaleko” ikuspegitzat hartzen da askotan, eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalarekin (IDU – DUA) lerrokatuta dago: ikasle guztiek, hezkuntza berezia zein orokorra jaso, curriculumean modu esanguratsuan parte hartu ahal izatea bermatzen du.
Rachael Graham, Lehen Hezkuntzako 2. mailako hezkuntza bereziko irakaslea, bat dator irakasleek hasieran ikuspegi ireki horrekiko duten iritziarekin eta sentimendu horrek ikasturtean zehar izan duen bilakaerarekin:
«Urduri nengoen ezezagunaren aurrean, baina hezkuntza bereziko nire ikasleak hazi egin dira, eta curriculuma egin dezakete hezkuntza orokorreko ikaskideekin batera. Zirraragarria izan da benetan haien arrakasta ikustea; oso harro nago. Niretzat, Innovamat ez da zenbakiak soilik; hori baino askoz gehiago da».
Arrakasta hori ez da lorpen akademikoetara mugatzen: ikasgelan laguntza- eta lankidetza-giroa ere sustatzen dira. Proposamen bera erabiliz, hezkuntza-maila desberdina duten ikasleek elkarrekin ikasi eta lor dezakete arrakasta. Adibide hau jarri du Jeannie Leisterrek, esku-hartze matematikoan adituak:
«Hezkuntza berezikoek hezkuntza orokorreko ikasleen proposamen bera erabiltzen dutenez, egun batean gela bateko ikasleak denak batera ari ziren App-a erabiltzen, eta hezkuntza orokorreko ikasle batek zailtasunak zituen applet batekin. Hezkuntza bereziko ikasle batek arrakastaz ebatzi zuen appleteko problema, eta ikaskideari lagundu zion. Zoragarria izan zen ikasle hark ere distiratzeko aukera izan zuela ikustea».
Proposamena malgua denez, irakasleek saioak ikasleen behar espezifikoen arabera egokitu ditzakete. Hasieran, irakasleak materiala bere horretan erabiltzen saiatu ziren. Hala ere, proposamenarekin ohitzen joan ziren pixkanaka eta, Innovamat taldearen laguntza jaso ahala, jarduerak egokitzen hasi ziren ikasleen beharrak hobeto asetzeko.
Malgutasun horrek hobekuntza nabarmenak ekarri ditu ikasleen parte-hartzean eta konfiantzan. Gainera, ikuspegi horrek familiekin komunikazio hobea izatea ahalbidetu du, eta seme-alaben aurrerapena nabarmendu da, hezkuntzako estandar orokorren ildotik.
Innovamaten curriculum-proposamenak, ikasleen hazkuntza indibiduala sustatzeaz gain, ikaskuntza giro inklusiboagoa eta kolaboratiboagoa sortzen du. Ikaskuntza-premia desberdinak egokituz eta ikasleen arteko laguntza sustatuz, Innovamatek ikasle bakoitza ahalduntzen du distira egin dezan, eta matematika guztiontzat delako ideia indartzen du.
Upper Freeholdeko irakasleek Innovamatekin izandako esperientziek azpimarratzen dute hezkuntza-ikuspegi berritzaileek ikasgela eraldatzeko indar handia dutela. Ikasleak gidari diren ikaskuntza giroa sustatzen du, eta ikaslearengan konfiantza eta konpromisoa eraikitzen ditu. Innovamat, ikasleen trebetasun matematikoak hobetzeaz gain, irakasleek irakaskuntzarekiko duten grina ere berpizten ari da. Izan ere, ikuspegi inklusiboari esker, proposamenak ikasle guztiek aurrera egin ahal izango dutela eta matematikan arrakasta lor dezaketela bermatzen du, haien beharrak edozein izanik ere. Etorkizun distiratsua du matematika-hezkuntzak Upper Freeholden.