Iritziak

Santa Gema

Kokapena: Madril, Espainia  /  Ikasle kopurua: 750
Zer mailatan erabiltzen dute Innovamat? HH3tik DBH1eraino / Noiztik erabiltzen dute Innovamat? 2021

Madrilgo Santa Gema ikastetxea ikastetxe eleaniztuna da, eta ikasleen banakako ikaskuntza asko errespetatzen dute. Ikasle bakoitza bat da, bere gaitasun eta trebetasunekin, eta haurren adimenak era askotakoak izan daitezke. Hori dela eta, 2021ean matematikako klasean Innovamaten proposamena erabiltzen hastea erabaki zuten, Haur Hezkuntzatik DBHra arte.

Ikasle bakoitzaren ikaskuntza-erritmoak errespetatuz

Santa Gemako irakasleek hobekuntza handia nabaritu dute matematikaren ikaskuntzan, batez ere, ohartu direlako ikasleak lehen ez zituzten trebetasunak eskuratzen ari direla orain, eta bizkorrago aritzen direla matematikan. Olaya Ibáñez LH3ko irakasleak dioen bezala:

«Innovamat benetan ikasgela baten errealitaterako diseinatutako proposamena da».

Innovamaten proposamenetik zerbait azpimarratu beharko balute, haur guztiak proposatutako jardueretan integratzen dituela da, haien matematikako trebetasun-maila edozein dela ere. Franjo de Miguelek, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako tutoreak adierazi duenez, «zailtasunak dituzten ikasleentzat oso egokia da proposamen hau». Raquel García Lehen Hezkuntzako koordinatzaileak nabarmendu du garrantzitsua dela ikaslerik ez uztea ikaskuntza-prozesutik kanpo: «Haur guztiek dute lekua proposamen honetan, integratu egiten ditu eta denek sentitzen dute jardueraren parte direla. Ez da haurrik kanpoan geratzen: ez erritmo motelagoa dutenak, ez azkarragoa dutenak».

Proposamenarekin izandako esperientziaren beste alderdi azpimarragarri bat da, Innovamati esker, ikasleek estrategia sorta zabala dutela, bakoitzak bere beharretara ondoen egokitzen dena aukera dezan. Olaya Ibáñezen arabera, «bakoitzak aukeratzen du non dagoen, zer puntutan eta nondik egin dezakeen aurrera». Hori dela eta, beren ikaskuntza-prozesurako gai direla sentitzen dute, eta haiek direla protagonista.

Banaka lan egiteko aplikazioa

Irakasleek diote app-a ere oso baliabide ona dela, ikasle bakoitzaren ikaskuntza-prozesura egokitzen delako eta bakoitzari bere mailara egokitutako jarduerak proposatzen dizkiolako. Honela dio Franjo de Miguelek: Prozesuan bakoitza iristen den lekura iristen da. Taldekako saioetan, ikaskideek beraiek laguntzen diote pixka bat atzerago doan pertsona horri mailan jartzen. Eta gero, banaka lan egin behar dutenean, aplikazioak berak egokitzen ditu jarduerak bakoitzaren mailara.

Gainera, Gema Cofrades haur hezkuntzako koordinatzaile eta irakasleak dioenez, irakasleek astero jasotzen dituzten txostenak oso lagungarriak dira, ikasle bakoitzaren banakako ebaluazioa egiteko eta laguntza gehien behar duten arloak indartzeko aukera ematen baitie.

«Ikusi genuen Innovamatek ondo heltzen diola datorrenari: ikasketa konpetentzialagoa»

Antonio Portillo, ikastetxeko zuzendaria.

Familiekin izandako esperientzia

Normala da familia askori, hasieran, zaila egitea proposamena ulertzea, ikusi baitute aldaketa handia dagoela guk eskolara joaten ginenean ikasten genuenaren eta seme-alabek orain egiten dutenaren artean.

Santa Gemako irakasle batzuek esan digutenez, egingo zuten aldaketaz oso ziur egon arren —alderdi askotan hobekuntza izango zelako—, hasieran ez zuten argi ikusten.

Franjo de Miguel irakaslea izateaz gain, Innovamat egiten duten ikasleen aita ere bada. Esan digun moduan, “Hasieran uste nuen haurrak ez zirela ezertaz jabetuko. Ohituta geunden gauzak modu batera egitera, eta Innovamat erabiltzeak hori guztia aldatzea zekarren».

Askotan ez da erraza izaten, familia gisa, Innovamatek ikastetxeetan duen aldaketa ulertzea. Raquel Garcíak, Lehen Hezkuntzako koordinatzaileak eta, aldi berean, ikastetxeko ikasle baten amak, honela zioen: «Gogoratzen ditut familiekin izan genituen lehen bilerak; oso harrituta geratu ziren proposamen berri honekin. Azken finean, guztiontzako aldaketa prozesu bat da, eta onartu behar dugu zalantzak eta kezkak sortuko direla, eta guk, eskola gisa, laguntza eskaini behar dugula».

Irakasle guztiek oso argi dute haurrei matematika irakasteko eta laguntzeko daudela. Horregatik, eskolak familiei ere laguntzen die, eta hemendik aurrera beren seme-alabek matematika nola landuko duten azaltzen diete. Azkenean, komunikatzea, asko partekatzea eta elkarrengan konfiantza izatea da kontua.

Oso interesgarria da Ivanek, LHko 3. eta 4. mailako irakasleak, esan diguna: «Hasieran ez da erraza denon pentsaera aldatzea, guk ikasi genuen garaian bide bakarra eta erantzun bakarra baitzegoen. Orain, ordea, gauzak aldatu egin dira: ezin gara zentratu haurrek dakitenean bakarrik; aitzitik, duten gaitasuna erakusten utzi behar diegu, eta matematikaren ideiak ireki».

Innovamat