Iritziak

Orioko Herri Ikastola

Kokapena: Orio, Espainia  /  Ikasle kopurua: 342
Zer mailatan erabiltzen dute Innovamat? Lehen Hezkuntza/  Noiztik erabiltzen dute Innovamat? 2021

Innovamaten uste dugu matematika irakastea formulak eta arauak buruz ikastea baino gehiago dela. Horregatik, ikasketarako giro aproposa sustatzen ahalegintzen gara, ikasleek esperimentatzeko aukera izan dezaten eta lotura esanguratsuak ezar ditzaten.

Orioko Herri Ikastolan (Orio) ere uste berekoak dira matematikaren irakaskuntzari dagokionez. Bisita bat egin genien eta haiekin hitz egin genuen. Kontatu zigutenez, Innovamat proposamena inplementatu zutenetik sekulako aldaketa bizi izan dute matematika-eskoletan.

Sekulako aldaketa irakasteko moduan

Maialen San Sebastián LHko 2. mailako tutorea da, eta, Innovamat erabiltzen hasi zenetik, aldaketa handia nabaritu du ikasleen motibazio-mailan. «Hasieratik konektatzen dira oso erraz, eta, batez ere, ikasle guztiek hartzen dute parte; lehen gehiago kostatzen zitzaien horiek ere martxan jartzen dira, beren proposamenak, hipotesiak… botatzen dituzte», azaldu zigun.

Ikasleek jada ez dute beldurrik parte hartzeko, beren iritzia emateko eta beren aieruak argudiatzeko. Eskolak askoz aktiboagoak dira.

Bere aldetik, Aurora Azkuek, 5. mailako tutoreak, Innovamatek proposatzen dituen erronkek egoera jakin eta desafiatzaileak planteatzen dituztela nabarmendu zuen, eta ikasleak zein irakasleak izugarri inplikatzen direla. «Azkena Bartzelonako mapa landu dugu, eta erronka hori haiekin batera bizi izan dut nik ere. Erronkan, eskala, distantzia… lantzen ziren. Erronkek haiei ere esfortzu-puntu bat eskatzen die, eta, azkenean, hitza hala da: erronka da».

Aitor Dorronsorok, 6. mailako tutoreak, nabarmendu zuen Innovamatek erabat aldarazi duela bere irakasteko modua: «Lehen zen gai bat hartu, eta, hura bukatu arte, egin eta egin eta egin eta egin. Gero, beste gai batera pasatzen ginen, eta egin eta egin eta egin. Orain, berriz, agian ez dugu hainbeste sakontzen ariketak egiterako garaian, modua desberdina delako, baina gero askoz ere aldaketa gehiago dago, gero berriz bueltatzen gara, eta lotura handiagoa ikusten diot».

Manipulatzeko materiala eta hainbat estrategia emaitza berera heltzeko

Maialenek kontatu zigunez, lehen bera eta bere ikasleak ez zeuden gustura erabiltzen zituzten ikasmaterialekin. Hala ere, Innovamati esker, orain manipulatzeko material gehigarri ugari dituzte eskura irakasleek, eta horiei esker ikasleek hobeto ulertzen omen dituzte kontzeptu matematikoak: «Proposamen honekin manipulatzeko material guztia eskura daukagu». «Horrez gain, irakasleen gidak dauzkagu, pausoak nola egin behar ditugun…», gehitu zuen.

Innovamaten gidak oso erabilgarriak dira Maialenentzat, argiak eta jarraitzeko errazak baitira. Irakasleak galdera edo zalantzarik badu, gida horiek begira ditzake, eta, erantzun azkarrak behar baditu, aholkulariengana ere jo dezake.

Bere aldetik, Aurorak bere beharrak asetzeko modua ere aurkitu du Innovamatekin. Lehen HHko irakaslea zenez, Aurora ohituta zegoen manipulatzeko materiala erabiltzen, baina matematika irakasteko testuliburu egokirik ez zuen. Innovamatek, material manipulatiboak ez ezik, koaderno osagarriak ere eskaintzen dizkio, eta, haiei esker, ikasleek ikasitakoa erregistra dezakete.

Bi tutoreak zoratzen daude Innovamatek matematika irakasteko moduari dagokionez ekarri dien hobekuntzarekin. Maialenen kasuan, bereziki liluratuta dago manipulatzeko materialari esker ikasleak motibatuta eta konprometituta daudelako, bai eta esploratuz eta lankidetzaren bitartez ikasten ari direlako ere.

«Nik uste Innovamatek erakusten digula matematikan bide desberdinak daudela emaitza berera heltzeko. Matematikan beti emaitzaren bila gabiltza eta emaitza hori aurkitzeko bide desberdinak daude, eta inorena ez da bestearena baino hobea. Ikasleek besteengandik asko ikasten dute. Kideek esandakoa erraz barneratzen dute», azaldu zigun.

Bestalde, Aurorak izugarri eskertzen du ikasleei helmuga berera heltzeko hainbat modu irakasteko aukera eta ikasleek eurek aukera dezaketela problema matematiko bat ebazteko zein bide hartu. Hau dio:

Honela kontatu zigun: «Nik, irakasle gisa, helmuga batera iristeko bide desberdinak irakatsiko dizkizut, eta gero zuk aukeratuko duzu zein bide hartuko duzun».

Orioko Herri Ikastola eta Innovamat

Aurorak oraindik ere gogoratzen du Innovamateko aholkulariaren bisita. Kontatu zigunez, zatiketak irakasteko moduari buruz zuen pentsaera goitik behera aldarazi zion: «Innovamateko koordinatzaile bat etorri zitzaigun, eta esan zigun “Zatiketak egiteko ez dituzu taula guztiak jakin behar”. Horrela bota zigun. Eta esan nuen: hombre… Eta gu, orduan, zergatik ari gara umeei hamar arteko taulak irakasten? Eta, gainera, irakasteko modua ere memorian oinarritutakoa da… Momentu horretan pentsatu nuen: zer alde dago irakatsi diguten eta irakasten ari garen matematikaren eta Innovamatek proposatzen digunaren artean?. Helmuga berdina da: zatiketa bat ebaztea, baina ez dago hainbeste eduki jakin beharrik logika erabiltzen baduzu».

Ikasleak motibatuago daudenez eta eskoletan aktiboki parte hartzen dutenez, ulermena eta trebetasun matematikoak hobetu dituzte. Erronkak desafioak dira ikasleentzat. Beren trebetasunak praktikan jartzeko eta modu esanguratsuan ikasteko aukera dira.

Innovamat