Iritziak

Els Vinyals

Kokapena: Lliçà de Vall, Espainia  /  Ikasle kopurua: 218
Zer mailatan erabiltzen dute Innovamat? Haur eta Lehen Hezkuntza /  Noiztik erabiltzen dute Innovamat? 2018tik.

Matematikarekiko jarrera-aldaketa

Orduz geroztik, aldaketa nabarmena hauteman dute ikasleen matematikarekiko jarreran. Proposamenaren jarduera aberatsei esker, ikasle guztiak, haien maila eta gaitasunak edozein izanda ere, dira gai problemak ebaztea ahalbidetuko dien estrategiak aurkitzeko, eta, horrekin batera, beharrezko ezagutza matematikoak eskuratzeko.

Marta Llovet Els Vinyals-eko ikasketaburuak dioenez, «gehien gustatzen zaidana zera da, iritzi guztiek balio dutela, denek parte hartzen dutela».

Ikuspegi horrek, hain zuzen, matematika dela-eta ikasle askok sentitzen duten antsietatea hein batean murrizten laguntzen du. «Ez dira akatsaren beldur. Badakite ez dela ezer gertatzen akatsen bat egiten badute edo erantzuna zehatza ez bada», azaldu digu Martak. Miquel Pérez Lehen Hezkuntzako tutorea da, eta, beretzat, horrek «berrikuntza-puntu bat ematen du matematika irakasteko orduan; izan ere, ikasleek inoiz ikusi ez nuen modu batean ikasten dute».

«Gehien gustatzen zaidana zera da, iritzi guztiek balio dutela, denek parte hartzen dutela».

Marta Llovet, Els Vinyals-eko ikasketaburua

Innovamaten Lehen Hezkuntzako saioek hiru atal dituzte: “Beroketa” (eztabaida pizteko eta aurreko saioetako kontzepturen bat berreskuratzeko balio du), “Elkarrizketa” (ikasleek bakarka edo taldeka lan egiten dute, eta estrategia desberdinak aztertu eta partekatzen dituzte) eta “Erregistratzea” (saioan ikasitakoak koadernoan erregistratzen dituzte).

Hain zuzen, dinamika horrek feedback efektua ahalbidetzen du taldean, Martaren arabera. «Ez dira bakarrik sentitzen arriskuaren aurrean, beti baitaude taldearen babesean, eta, zalantzarik egonez gero, zu hor zaude laguntzeko. Inork zerbait ikusi ez badu edo zerbaitez konturatu ez bada, kideen iritzietatik abiatuta, buelta ematen diote egoerari».

Eragin positiboa irakasleengan

Eta ez hori bakarrik: proiektuaren alderdi didaktikoa bat zetorren ikastetxea jada hartzen hasia zen norabidearekin. Hain zuzen, hori izan zen aldaketaren aldeko apustua egiteko arrazoi nagusietako bat.

«Innovamat gure bizitzan agertu zenean, argia ikusi genuen», kontatu digu Marta Llovet ikasketaburuak. «Alderdi pedagogikoan laguntzeaz gain, baliabideak zentralizatu eta bateratzeko aukera eman digu».

Horrez gain, «material guztia prest edukitzea oso erosoa da zentzu horretan. Nahiago dugu baliabideak hausnarketan inbertitu, eta ez saioa egiteko beharrezkoa den guztia prestatu behar izatean».

«Irakasle gisa hazteaz gain, ikasleei ere hazten laguntzen diezu».

Miquel Pérez, Lehen Hezkuntzako tutorea

Miquel Pérez Lehen Hezkuntzako tutoreak Innovamatekin ikasteko modu desberdinak daudela azaldu digu. «Bata eskolak emanez da, eta bestea, eskolak prestatuz». Eskolak prestatzeko, gida didaktikoak ditu, gomendioz, web-mintegiz eta hitzaldiz josiak. «Baina gero, Ikasgelara iristean, haurrek bestelako estrategiak esaten dizkidate, edo zuk gida didaktikoan ikusitako estrategiak azaltzen…. Izugarria da haurrak horraino iristea».

Irakasleei ikasgela kudeatzen laguntzen dien tresna

Azkenik, bai Miquel eta bai Antonio Lehen Hezkuntzako tutoreek nabarmendu zutenez, ikasketa matematikoak erakargarria izan behar du ikasleekin konektatzeko. Ikasleak, gainera, mundu gero eta digitalagoan bizi dira gaur egun.

«Ikasleek Innovamatekiko duten motibazioaren % 75 plataformari esker dela uste dut», esan zigun Miquelek. App-ak, erakargarria izateaz gain, ikasgelan landutako guztia finkatzen laguntzen die ikasleei. «Baina kontuz, tresna atsegin eta erakargarria da, baina baita serioa ere», nabarmendu zuen Antoniok.

Praktika digitalak bakarka praktikatzeko eta edukietan aurrera egin ahala gomendioak jasotzeko aukera ematen die ikasleei. Hori gutxi balitz, praktika digitalak irakasleentzako txosten pertsonalizatuak eskaintzen ditu; horiei esker, irakasleek «hobeto jakin» dezakete ikasleak «oinarrizkoak diren kontzeptu oso jakinak, hala nola zenbaketa eta kalkulua», barneratzen ari ote diren. Irakasleentzat, txosten horiek automatizatu eta indibidualizatu ahal izateak denbora hobeto kudeatu ahal izatea dakar. Horrela, arreta garrantzitsuena denean jar dezakete: ikasleetan.

Innovamat