Iritziak

Els Pinetons

Kokapena: La Garriga, Espainia  /  Ikasle kopurua: 293
Zer mailatan erabiltzen dute Innovamat? Lehen Hezkuntza  /  Noiztik erabiltzen dute Innovamat? 2018tik.

Teresa bere lanbideaz maiteminduta dago. Irakaslea da hezurretaraino, eta duela hilabete gutxi hartu du erretiroa. Gaur Garrigako (Bartzelona) Els Pinetons ikastetxeko korridoreetan zehar dabil aurrera eta atzera, urte luzez etxean bezala sentiarazi duten ikasle eta lankideak besarkatzen.

Honaino etorri gara Teresak bere historia azal diezagun; izan ere, pixka bat gureari lotuta dago. Teresa izan zen, 2018an, Innovamat sortu eta urtebetera, ikastetxe honetako ateak ireki zizkiguna. Ikasketaburu lanetan zebilen garai hartan, eta ikasgelan Innovamat erabiltzearen aldeko apustua egin zuen.

«Momentu hartan pentsatu nuen: “Ikasketaburu izanik, bai ondo proiektu hau izatea”».

Els Pinetonsen historia Innovamatekin

2018an, Garrigako (Bartzelona) Els Pinetons ikastetxean Innovamat egiten hasi ziren Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailan. 2019an hirugarren eta laugarren mailetan hasi ziren erabiltzen, eta Teresa laugarren mailako tutorea zen. Hark azaldu digunez, «19-20 ikasturtea borobiltzeko, martxoan konfinatu egin gintuzten, pandemia zela-eta. Momentu hartan, zera pentsatu nuen: “Arraioa, ikasketaburu izanik, bai ondo proiektu hau izatea”. Izan ere, oso gogorra izan zen. Eta gure ondoan egon zineten une oro.

Ikasle asko etxean zeuden, baina haien familiak ere telelanean ari ziren, hau da, ezin zuten semearekin edo alabarekin egon… Orduan, irakasle gisa, ikasleak gidatzeko aukera izan genuen, baina aldi berean zuek ari zinetelako gu gidatzen, eta oso ondo etorri zitzaigun hori».

Aldaketa bat irakasleentzat, ikasleentzat… eta baita familientzat ere

Guztiontzat oso iluna izan zen garai hura azpimarratzeaz gain, Teresak Innovamatek familientzat ekarri zuen aldaketa ere aipatu du, eta familiekin izandako lehen bilerak gogoratu ditu. Dioenez, pentsaera-aldaketa handienetako bat gurasoek etxean ikasleei jada ez zietela ezer azaldu behar zen, «guk ikasgelan egiten baitugu hori. Haurrei entzun egin behar zaie, batzuetan guri, helduoi, ulertzea asko kostatzen zaigun logika erabiltzen dutelako». Hori dela eta, Mariak, haien Innovamateko aholkulari didaktikoak, zalantzak argitzeko hainbat bilera egin zituen familiekin ikastetxean, eta zera esan digu:

«Oso ondo joan zen, gurasoek gehiago ulertu zutelako. Batzuek, gainera, bilera amaitzean, zera zioten: «Zergatik ez ziguten guri matematika horrela azaltzen?».

Amaitzeko zorian gaude, baina Teresak gelditu egin gaitu. Zerbait gehiago esan nahi digu. «Guk proiektu honen parte garela sentitzen dugu zuek aukera ematen diguzuelako. Kasu handia egiten diguzue. Guk ikusten dugu zerk funtzionatzen duen eta zerk ez, eta esan egin diezazuekegu».

«Asko igartzen da gauzak oinarrian sortzen direla, eta ez bulegoetan».

Teresa García, Els Pinetonseko ikasketaburu ohia

Innovamat