Matematikako sofarik ospetsuenak bere lekua aurkitu du!

Anna Llobet
Anna Llobet
24/11/2024|Irakurketa: 2 min
Matematikako sofarik ospetsuenak bere lekua aurkitu du!

Kaixo, irakurle! Gaurkoan matematikaren munduan zirrara sortu duen albiste batekin gatoz: Sofaren problema historikoa ebatzi dute! 1966an planteatu zenez geroztik, urte luzez egon dira mundu osoko matematikariak buru-belarri problemaren erantzunaren bila, eta, azkenean, aurkitu dute.

Zer da Sofaren problema?

Lehen begiratuan, logika praktikoko erronka bat dirudi: imajinatu L formako korridore bat dagoela eta, L letran bezala, korridorea osatzen duten bi segmentuen arteko angeluak 90° dituela. Hona hemen galdera: zein da korridore hori zeharkatu eta, deformatu gabe, izkinan bira daitekeen eta azalerarik handiena duen objektua? Kontuan izan ezin dela sofa altxatu, okertu edota deformatu; mugitu bakarrik egin daiteke, uneoro lurra ukituz.

Pentsa genezake aukerarik onena korridorearen zabaleran sartzen den karratu bat dela, baina matematikaren akuiluak gaiaren inguruan hausnartzera eta harago joatera bultzatzen gaitu.

Problemaren bilakaera urteetan zehar

Hainbat erantzun proposatu dira Leo Moser matematikariak 1966an problema planteatu zuenetik. 1992an, Joseph Gerverrek forma zehatz bat diseinatu zuen (intuitiboa izatetik ezer gutxi zuena), eta hark zirudien soluziorik onena. Forma kurbatua, simetrikoa eta konplexua zuen, eta piezak elkarren artean leunki lotuta zituen, arte abstraktuko irudi bat bailitzan.

Erantzuna aurkitu dute!

2024an, Jineon Baek matematikariak frogatu zuen Gerverrek proposatutako forma dela sofaren problemaren erantzunik onena. Horrek esan nahi du ez dagoela azalera handiagoa duen eta korridorearen izkinan zailtasunik gabe biratu daitekeen beste irudirik.

Irudian ageri den modura, erantzunik onena korridorearen zabalera duen karratua baino 2,21 aldiz handiagoa da, gutxi gorabehera.
La solución del problema del sofáBeraz, badakizu: hurrengoan, sofa edo altzari bat korridore estu batean mugitzen saiatzen zarenean, gogoratu orain badakizula zenbateko azalera izan beharko lukeen.