Gabonetarako erronka matematikoak HH eta LHrako ❄️

Innovamat
Innovamat
02/12/2025|Irakurketa: 5 min
Gabonetarako erronka matematikoak HH eta LHrako ❄️

Gabonak ia hemen dira. Horregatik, ikasgelarako zein familian egiteko proposamen matematikoa prestatu dugu, etxeko txikiek begirada matematikoa garatzen jarrai dezaten.

Gainera, bi bertsio sortu ditugu. Primeran pasako duzue, ikusiko duzue! Animatzen al zarete?

Deskargatu jarduerak

Aurkibidea

Lehen Hezkuntza: Bmathtarren mezu sekretua

Deskargatzeko baliabidea erronkekin

Lehen Hezkuntzarako, nork bere erronka matematikoen liburuxka egitea proposatzen dizuegu.

Liburuxkan, zailtasun-maila ezberdinetako 5 jarduera aurkituko dituzue: zenbakien buruhausgarrietatik hasi, eta errezeta matematikoetara. Helburua? Bmathtarrek ezkutatu duten mezu sekretua deszifratzea.

Sekretua ezagutzeko, erronka guztiak gainditu beharko dituzue.

Bideoa: Liburuxka osatzeko argibideak

Bideo honetan, erronken liburuxka osatzeko argibideak emango dizkizuegu, urratsez urrats.

Erantzunak

Lortu al duzue? Hemen aurkituko dituzue erronken erantzunak eta ezkutuko mezua. Gainera, erronka bakoitzean zer kontzeptu matematiko landu dituzten jakin ahal izango duzue.

Haur Hezkuntza: “Lekuz kanpo” jarduerak, eskulanak eta beste hamaika jarduera

Deskargatzeko baliabidea jarduerekin

Etxeko txikienentzat apaingarriak egiteko jarduera bat prestatu dugu, baita 4 jarduera bisual eta erraz ere.

Jarduera bakoitza berariaz prestatu dugu, matematika modu natural eta dibertigarrian esploratu, pentsatu eta praktikatu dezaten.

Erantzunak

Espero dugu oso ondo pasa izana! Hemen, erantzunak ikusi eta jarduera bakoitzean zer gaitasun matematiko landu dituzten jakin ahal izango duzue.

Baina egun horietan, garrantzitsuena partekatzea da. Jarduerok aitzakia bikaina dira gelakideekin zein familian gozatzeko eta zenbakiak bazter guztietan daudela deskubritzeko.

Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!