Innovamat Research Series aurkezten dugu
Noiz azaldu behar du irakasle batek prozedura bat, eta noiz utzi ikasleei beraiek aurki dezaten? Komeni al da ikasleak mailaka taldekatzea? Zerk ematen dio gehiago ikastetxe bati: matematikako programa berri bat hartzeak ala irakasleen prestakuntzan inbertitzeak? Garaiz antzeman al ditzakegu matematikan benetako zailtasunak dituzten ikasleak?
Irakasleek eta zuzendaritza-taldeek etengabe behar dituzte «galdera handi» horien erantzunak. Laurek dute ikerketa atzean, batzuetan hamarkadetakoa.
Hala ere, interneten bilaketa azkar batek erantzun kontraesankorrak ematen ditu askotan. Artikulu batek baietz dio, beste batek ezetz, eta bideo batek araberakoa dela. Kongresu bateko hizlari batek argi-argi du; ondoko gelako lankideak berdin argi du kontrakoa. Zaila da ebidentziaren kontakizun bat aurkitzea, zintzoa, zorrotza eta jarduteko bezain argia dena.


