Ehunekoak ikasgelan: ulermena eta arintasuna garatzeko adibideak eta estrategiak

Indica en qué estado te encuentras para ver el contenido específico

Laburpena: deskubritu nola irakasten diren ehunekoak Lehen Hezkuntzako 6. mailan. Artikulu honetan, ehunekoen, zatikien eta hamartarren arteko loturan sakonduko dugu, eta zenbakiok nola sortu ziren azalduko. Gainera, ikasleei ehunekoak kalkulatzen eta kalkulurako arintasuna garatzen laguntzeko estrategia praktikoak aurkeztuko ditugu.
Zer ikusi duzu bideoan? Edo, hobeto esanda, zer gertatzen da benetan bideoko ikasgelan?
Lehen begiratuan, ehunekoei buruzko klase arrunt bat dirudi. Baina arretaz begiratzen badugu, ikusiko dugu matematikako saio hori berariaz diseinatuta dagoela, ikasleek bide jakin bat egin dezaten: edukiak ulertzetik haiek barneratzera, arrazoiketa erabiliz eta erabakiak hartuz.
Horretarako, saioa hiru une nagusitan banatzen da:
Ehunekoak 100 izendatzailea duten zatikiak dira; halakoak adierazteko beste modu bat baino ez dira.
Ikasleek ideia hori barnera dezaten, garrantzitsua da ehunekoak zenbaki arrunten multzoaren barruan kokatzea, zatikiekin eta hamartarrekin batera. Hala, % 25 aipatzen dugunean, berez «100etik 25» esan nahi dugu, eta bigarren hori 25/100 zatiki gisa idatz dezakegu, edo 0,25 hamartar gisa; denak dira baliokideak.
Kontzeptu horietan sakontzeko, ikusi gure formakuntza-kapsula osoa hemen:
Bideoan ikusten dugunez, ehunekoak, hamartarrak bezala, behar historiko bati erantzuteko sortu ziren. Zenbaki arruntak zenbatzeko sortu baziren ere, laster agertu zen bi zenbakiren arteko zati zehatzak neurtzeko beharra [01:46].
% ikurrak berak «100en artean zatituta» adierazten du bisualki [00:49]. % 17 eta 17/100 zatikia zehazki zenbaki bera direla ulertzea, baina «hizkuntza» ezberdin batean adierazita, lehen urrats handia da ikasleentzat [00:36].
Ehunekoak oso erabilgarriak dira eguneroko bizitzan (beherapenak, mugikorraren bateria, etab.). Ikus ditzagun ikasgelan zenbakiok lantzeko zenbait adibide.
Lehenik eta behin, kontuan hartu behar dugu badirela oso ondo barneratzea komeni zaigun oinarrizko ehuneko batzuk, lanerako aingura-puntuak izango baitira:
Hori guztia gogoan hartuta, ikus dezagun nola aplikatu logika bi adibide praktikorekin.
Estrategien malgutasuna sustatzeko, askotan (eta bideoan ikusi dugun moduan) emaitza berera iristeko bide ezberdinak aztertzera animatzen ditugu ikasleak.
Jarraian, 70en % 35era iristeko bi estrategia ikusiko ditugu.
Orain, % 30aren emaitza (21) eta % 5arena (3,5) batu besterik ez dugu egin behar: 24,5 emango digu.
Eta horrekin, % 25a (17,5) eta % 10a (7) batu besterik ez dugu egin behar, eta 24,5 emango digu baita ere.
Ehunekoen kalkulua menperatzeko, funtsezkoa da kalkulurako arintasuna garatzea, bai zenbaki arruntekin, baita hamartarrekin ere. Arintasuna, ordea, ulermenik gabeko abiadurarekin nahasten da maiz, eta ez da hala. Arina izatea zera da, eraginkorra izatea, emaitza asmatzea eta erantzunean malgua izatea.
Matematikaren ikaskuntza sakonak ulermena eta praktika uztartzen ditu: ezagutza zentzuz eraiki behar da eta, ondoren, hura sendotu, arintasuna lortu arte. Horregatik, gure proposamenean, ezagutzak finkatzea ikaskuntza-prozesuaren funtsezko oinarria da.
Azken finean, helburua ez da ikasleak kalkulatzeko bide bakarra ikastea, baizik eta egoera bakoitza modu batean baino gehiagotan ebazteko gaitasuna garatzea. Bestela esanda, arrazoitzeko, loturak ezartzeko, argudiatzeko eta estrategia eraginkorrena hautatzeko gai izatea, irizpideak argi izanda eta konfiantzaz.
Arintasunaren kontzeptua sakonago ezagutu nahi duzu?
👉 Ez galdu blogeko artikulu hau.