Aniztasunari arreta matematikan, ikasgelatik begiratuta

Innovamat
Innovamat
03/02/2026|Irakurketa: 7 min
Aniztasunari arreta matematikan, ikasgelatik begiratuta

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasgela batera sartuko gara, deskonposatuz kentzea lantzen den matematikako saio bat behatzeko:

Bideoan zehar, ikasleek kenketaren esanahia eraikitzen dute manipulazioaren, elkarrizketaren eta arrazoiketaren bidez. Prozedura itxi bat aplikatu beharrean, ikasleek bakoitzak bere erritmoan egiten dute aurrera, eta bakoitzak bere abiapuntutik.

Bideokoa bezalako ikasgela batean, aniztasunari arreta ematea ez da lan makala, ikasle guztiek hartzen baitute parte. Horregatik, egindakoa koadernoan erregistratzeko unea (saioaren azken 15 minutuak) funtsezkoa da, ikasleei modu indibidualizatuagoan laguntzeko aukera ematen baitio irakasleari.

Baina badira une interesgarri gehiago ere! Artikuluaren lehen zatian, aztertuko dugu zer gertatzen den eta irakasleak zer baliabide erabiltzen dituen aniztasunari arreta emateko. Bigarren zatian, berriz, begirada zabalduko dugu eta aniztasunaren arretari buruzko hausnarketa orokorra egingo dugu. Halaber, Innovamaten proposamenak eskaintzen dituen baliabideak aurkeztuko ditugu.

Goazen!

Table of Contents

Matematikako saio bat aztertuko dugu: aniztasunari arreta emateko jardunbideak

Aniztasunari arreta ematea ez da une jakin batean gertatzen den zerbait; aldiz, saioan zehar hartzen diren erabaki txiki guztien batura da. Jarraian, matematikako saio bat aztertuko dugu une horiek noiz eta nola gauzatzen diren ikusteko:

Saioaren hasieran, irakasleak manipulatzeko materiala banatzen du, hau da, egun horretan erabiliko dituzten 10 oinarriko blokeak. Jarraian, arbelean agertzen diren kenketak ebaztea proposatzen du. Prozesua bera da denentzat: lehenengo hasierako kopurua adierazi behar dute, eta gero adierazitako kopurua kendu. Manipulatzeko materiala funtsezkoa da une honetan; izan ere, egoera konplexu baten abstrakzio-maila murrizten laguntzen du eta ikasle bakoitzari bere erritmoan aurrera egitea ahalbidetzen dio.

Ohikoa den bezala, ikasle guztiek ez dute lehenengoan ulertzen zer gertatzen den. Ulermen-prozesuan laguntzeko, irakasleak kenketa nola ebatzi duten azaltzeko eskatzen die ikasle batzuei. Horrela, azalpenak errepikatuz, denek ideia nagusiak ulertzea eta inor atzean ez geratzea sustatzen du. Gainera, manipulatzeko materiala eskura du beti, inork behar badu ere.

Saioaren amaiera, egindakoa erregistratzeko unea, bereziki garrantzitsua da. Ikasleek koadernoan praktikatzen eta finkatzen dute saioan zehar eraikitakoa. Bitartean, irakaslea mahai batetik bestera mugitzen da, eta ikasleei modu indibidualizatuagoan laguntzen die. Une honetan, bereziki garrantzitsuak diren bi jardun behatzen ditugu:

  • Alde batetik, zailtasun handiagoak dituen ikasle baten mahaian gelditzen da eta harekin elkarrizketa gidatu bat egiten du. Elkarrizketaren eta galderen bidez, estrategiaren urratsak ulertzen laguntzen dio. Baina hori ez da dena. Emaitza lortzen duenean, manipulatzeko materiala erabiliz egiaztatzeko eskatzen dio, pentsamendu kritikoa sustatzeji eta arrazoiketa eta proba sendotzeko.
  • Bestetik, dagoeneko kenketa guztiak ebatzi dituen eta harago joan daitekeen ikasle bati ere laguntzen dio. Harekin duen elkarrizketa matematikoari esker, egindako prozesua ebaluatzeko aukera ematen dio: nola pentsatu duen, zer estrategia erabili dituen eta ulermen-prozesuaren zein puntutan dagoen. Horrela, hurrengo erronkak bere mailara doitu ahalko ditu.

Ikasgelako aniztasuna eta hura baldintzatzen duten faktoreak

Aniztasunari arreta fenomeno multifaktoriala da eta hezkuntza-eragile baten baino gehiagoren menpe dago. Ikastetxeekin zuzenean lan egiten duen argitaletxe gisa, gu ere sistema horren parte gara. 

Horregatik, guri ere badagokigu gure jardunari buruz hausnartzea: Zer egin dezakegu ikasle guztiek, abiapuntua edozein izanda ere, matematika ikasteko benetako aukerak izan ditzaten?

Aniztasunari arreta emateko baliabideak

Innovamaten proposamenak baliabide sorta zabala eskaintzen du, ikasle guztien ulermena eta arrazoiketa sustatzen dituzten ikaskuntza-esperientziak sortzeko, inor atzean utzi gabe. Baina zein dira, zehazki, ikasgelan aniztasunari arreta ematea errazten duten baliabide horiek? Ezagutu ditzagun!

Ezagutza ikasgelan eraikitzea

Ezagutza eraikitzeko saioetan, estrategia, manipulatzeko material, jarduera aberats eta ikasgela kudeatzeko orientabide anitzak proposatzen ditugu, zereginak ikasle guztiek uler ditzaten eta haietan ikasle guztiek parte hartu dezaten.

Diversidad de estrategias
estrategia
Material manipulativo
manipulatzeko material

Zoru baxuko, sabai altuko eta horma zabaleko jarduerak

Zoru baxuko, sabai altuko eta horma zabaleko jarduerak zeregin aberatsak dira. Izan ere, ikasle guztiei ematen diete aukera zeregina egiten hasteko (zoru baxua), ahal duenari harago joateko (sabai altua), eta hurbilketa eta estrategia ezberdinak proposatzeko (horma zabalak).

Innovamaten, halako jarduera asko proposatzen ditugu. Horietako asko premisa ireki batetik abiatzen dira: ikasle guztiei esploratzen hasteko gonbita egiten zaie eta, aldi berean, galdera gehiago egiteko aukera ematen zaie, nahi beste sakontzeko.

Halakoen adibide on bat LEKUZ KANPO («Zein dago lekuz kanpo?») dinamika da. Izan ere, matematika aberatsak lantzeko aukera ematen du, ikasle oso txikiekin ez ezik, baita maila altuagoetako ikasleekin ere.

Koadernoak, baliabideak eta ikasle bakoitzari egokitutako praktika

Ikasitakoa erregistratzeko ordua saioaren amaierako funtsezko unea da, eta, hartarako, praktikatzeko jardueraz betetako koadernoaren bertsio estandarra dugu.

Kuadernnoa core_1
koadernoaren bertsio estandarra
Kuadernoa core_2
koadernoaren bertsio estandarra

Baina ez hori bakarrik! Horrez gain, bi bertsio gehigarri ere badira, behar ezberdinak dituzten ikasleentzat: batetik, bertsio egokitua dago, laguntza behar duten ikasleentzat, euskarri gehiagorekin, eta, bestetik, bertsio gehigarria, galdera eta jarduera gehiago dituena, gehiago sakontzeko gai direnentzat eta hala egin nahi dutenentzat.

Soporte eusk_1
bertsio egokitua
bertsio egokitua
Ampliación eusk
bertsio gehigarria

Ahal den guztietan, ikasle guztiek ikaskuntza-helburu bera izatea komeni da. Baina hori nahikoa ez denean, proposamenak mailen arteko loturak erakusten ditu eta aurreko etapetako baliabideetara jotzea ahalbidetzen du, helburuak ikasle bakoitzaren behar berezietara egokitzeko eta hura taldetik aldentzea ekiditeko.

Dagoeneko landutako edukiak finkatu eta praktikatzeko, praktika sistematiko eta indibidualizatua egiten da. Horretarako, Atlas matematikoa dugu, ikasle bakoitzaren beharrak detektatzeko, laguntza pertsonalizatuak eskaintzeko eta ibilbide indibidualizatua sortzeko aukera ematen digun tresna digitala.

Aniztasunari arreta emateko baliabide matematiko osagarriak

Horretaz guztiaz gain, curriculumeko eskakizunak betetzetik bereziki urrun dauden ikasleentzat berariaz diseinatutako esku-hartze programa bat eskaintzen dugu.

Esku-hartze goiztiarreko programa (COSMOS) LHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta dago, eta oinarrizko matematika-gaitasunen garapenean dauden zailtasunak garaiz identifikatu eta lantzea du helburu. Informazio gehaigo nahi izanez gero, joan gure webgunera: https://www.innovamat.com/eu/esku-hartze-goiztiarreko-programa/