4. erronka – Iritzira kalkulatuko dugu neurria

Badakizue zenbatespenak egiten? Zenbat neurtzen du kanpineko igerilekuak edo zer altueratan dago parkeko saskibaloi-saskia? Udako laugarren erronkan, batera asmatuko dugu. Udan inguratzen gaituzten gauzen neurriak, dimentsioak eta pisua iritzira kalkulatuko ditugu, eta egiaztapenak egingo ditugu. Goazen!



