10 gomendio ikasgelan problemak ebazteko testuinguruan aritzeko

Albert Vilalta
Albert Vilalta
02/03/2023|Irakurketa: 3 min
10 gomendio ikasgelan problemak ebazteko testuinguruan aritzeko

Ikasgelarako aholkuen dekalogoa

Ikasgelan arrazoiketa, pentsamendu kritikoa eta estrategien inguruko eztabaida bultzatu nahi dituzu? Deskargatu Problemak ebazteko giroa sustatzeko dekalogoa!

Zer dira problemak matematikan?

Guretzat, problemak beharrezkoak dira matematikak lantzeko. Gainditu beharreko erronkak dira, eta esfortzua eta konstantzia eskatzen dituzte. Baina, horrez gain, bidaia bat dira, bide bat, eta ikuspegi ederrez gozatzeko sari bat.

Artikulu honetan azaltzen genuen modura, matematikan, problema bat hura ebazteko metodo, algoritmo edo aurrez definitutako estrategiarik ez dugun egoera oro da. Horregatik, enuntziatu bera problema bat izan daiteke HHko ikasle batentzat, eta, aldi berean, ariketa soil bat LHko ikasle batentzat.

Nola sustatu gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza

Ikasgelara gaitasunetan oinarritutako ikaskuntza eramateko modurik onena problemak ebazteko testuinguru bat planteatzea da. Hona hemen nola egin dezakezuen hori:

Ciclo eusk

Matematikako ikasgelan gertatzen dena ulertzeko modu hori da edukiak ikasi ahala gaitasunak garatzeko premisarik onena.

Baina zeintzuk dira ikasgelan horrelako testuinguruan jardutea sustatzeko gakoak? Jarraian, gure dekalogoa aurkituko duzu, matematikako ikasgelan aplikatzeko: 10 gomendio problemak ebazteko testuinguruan aritzeko. Hezkuntzako etapa bakoitzerako (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza) bertsio bat aurkituko duzu.

Inspiratzen gaituzten dekalogoak

Gure dekalogoa dekalogoen tradizio luze baten oinordekoa da, matematikaren ikaskuntza hobea sustatzeko. 1950eko hamarkadan, Pere Puig Adam irakasle eta matematikari katalanak Erdi-mailako matematika-didaktikako dekalogoa idatzi zuen, gaur egun ere oraindik leku askotan iraultzaileak diruditen aholkuz betea.

Bigarren adibide bat George Pólya matematikari hungariarraren dekalogoa da: Irakaslearentzako 10 aginduak. Bertan, Pólyak problemak jarri zituen jarduera matematikoaren protagonista gisa.

Zerrenda luzea da, baina ezin dugu amaitu Gironako María Antònia Canals erreferente handiaren dekalogoa aipatu gabe. Haren Manipulatzeko materialarekin lan egiteko dekalogoa hamar aginduren zerrenda bat da, eta agindu horiek eragin handia izan dute gure proposameneko jarduera asko pentsatzerakoan.

Inspirazio horrekin guztiarekin, dekalogo bat egin dugu —hezkuntza-etapa bakoitzerako adibideekin—, denok batera ikasgelan ikasteko giro ona sustatu ahal izateko. Gure zerrendak egile horien jatorrizko ideia asko berrikusi eta eguneratzea du helburu, arreta problemak ebaztean jarriz.

Hori nola lantzen dugun ikusi nahi al duzu? Ikasgelara eramateko adibideak nahi al dituzu?